26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

aldetik aski interesgarria (1973: 163) iruditu zitzaion Goyhetcheren lana. Boudak dio,

baita ere, itzultzaileak ez zuela zehaztu haren hizkera euskalki jakin batekoa zenik,

baina tituluak berak salatzen duela lapurterazkoa dela eta, oro har, ia testu osoari buruz

hori esan daitekeela baina, edozelan ere, badirela aldaera eta forma-gorabehera ugari

(ibidem: 168). Eta, horietako batzuk ekialdeko euskalkietan usu erabiltzen direla.

Gai berari buruz, Josu Pikabeak dio Goyhetcheren obra berezia dela “kostalde

ingurukoa izaki eta halarik ere behe-nafarreraren eragina” duela (1991: 651).

Itzulpen lanari eta literatur alderdiari gagozkiola, Lafittek “poète de bureau”

deitu zion Goyhetcheri. Archurekin alderatu eta Goyhechek “plus lourdement” itzuli

zuela. Edozelan ere, Lafittek miretsi egin zituen Goyhetchek erabili zuen hiztegi zabala

eta aditz trinkoei buruz zuen ezagutza (1941: 49-50).

Onaindiaren iritzia, berriz, hauxe dugu: “Baekian, antza, euskal-eŕia guztiz

ipuin-zalea dala, ta euskerari ernai eusteko alegi eŕikoiak bear dirala, eŕez ta goxo

idatziak. [...]. ...bizkor ta bizi erabiĺi bear dau ipuinlariak bere luma, iŕi jolaska, baŕeantzean;

[...]. Or idazle onen akats bat” (1954: 440).

Orpustanek oso garrantzitsutzat dauka Goyhetcheren ekarpena, alegia kopurua

kontuan hartuz gero: Archuk baino hiru aldiz gehiago eta Fedrok baino hiru alegia

gutxiago besterik ez (1996a: 142). Eta, kontuan har bedi Orpustanek hori esan zuela

Arkotxak Florianen alegien itzulpenak eta La Fontaineren alegiez osatutako zazpigarren

liburua aurkitu baino lehen. Orpustanen irudiko, Goyhetcheren alegiak tresna

pedagogiko ezin hobeak dira (ibidem: 149) Elizak irakaskuntzan zituen helburuetarako:

“le rôle moralisateur”, hain zuzen (ib.: 153).

Aurelia Arkotxaren ustez, Goyhetche da “le plus prolifique des fabulistes

basques, auteur-adaptateur d’au moins 287 fables à présent répertoriées”, eta horregatik

“Martin Goyhetche devrait ainsi occuper la place qui lui revient dans l’historiographie

littéraire basque du XIXème siècle” (2003b: 11).

210

Zabalkundea

Goyhetcheren lanak, handia izan arren, oihartzun txikia izan du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!