26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

politiko, ekonomiko eta gizarte-alorrekoei. Itzulpena ezin bereiz baitaiteke xedekulturaren

identitatea osatzen duten mekanismoetatik, eta, ondorioz, zenbait kulturaeskemaren

egiaztapen- edota aldaketa-eragile bihurtzen da itzulpena, nolakoa den bi

kulturen arteko harremana (sendotasun/ahultasuna, mendekotasun/mendekotasun eza).

Gauza batzuk lehenesten dituzte eta beste batzuk alboratzen. Esaterako,

testuinguruaren osagaiak kontuan hartzen dituzte, itzulpena komunikazio-ekintzatzat

hartzen dutelako. Halaber, kultura-osagaien garrantzia nabarmentzen dute itzulpenean.

Baina, ardura gutxi die fidelitateak: baliokidetzak izaera konplexua duela diote, eta,

horregatik, baliokidetzaren ikusmolde klasikoa baztertzen dute. Ardura gutxi die, baita

ere, kalitateak: beren ustez, itzulpen asko dira onak. Beraz, ez dira arau-emaileak. Hala

ere, itzulpenak denboraren poderioz iraungi egiten direla diote. Itzultzen irakasteko

grina ere desagertu da: itzulpen-ikerketen helburua ez da itzultzaileek itzulpen hobeak

egitea, baizik eta itzulpena gobernatzen duten barne mekanismoak zein diren jakiten

saiatzea.

Metodologiari dagokionez, ikerketa enpiriko eta deskriptiboak dira. Lelo hauxe

dute: “ez pentsatu; bai, ordea, begiratu!” Aldez aurreko ideiak baztertu behar dira eta

eduki daitezkeenak ez dira azterketaren aurretik ipini behar. Enpirismoaren arazoa

baina, honako hau da: begiratuz begien bistako harremanak baino ez direla ikusten.

Arazo hori eragozteko, bitartekoak ipini behar dira itzulpenaren errealitateak bere

aberastasun guztia erakuts dezan.

Behetik gorako analisiak baztertu (hots, kategoria sinpleenak –hitzak eta

perpausak– aztertzen hasten diren metodoak), eta alderantzizko metodoak erabiltzen

dituzte (hala nola, maila makrotik hasi eta maila mikroan jarraitzen dutenak).

Jakintza arloaren eta lanbidearen prestigioa hazi egin dira: itzultzailea sorburutestuaren

(ST) mirabe izatetik kulturen arteko komunikazio-aditu izatera igaro da.

Itzultzailea sortzailea da eta, baita ere, bere ondo eginen eta txarto eginen arduraduna.

Mintzo propioa du. Testu berriak beste testuinguru batean laketu beharko du eta, hori

gerta dadin, hots, testuak espazio ideologiko berrian bere tokia aurkitu dezan, kontzeptu,

irudikapen eta hierarkia berrien artean, itzultzailea da eragile nahitaezkoa. Azken

batean, itzultzea artea dela onartzen da inplizituki.

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!