26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

166

...Zabala’ren ipuin oneik euskera garbi ta edeŕean dagozala esan daikegu; baña, tamalez,

gatz eta gazo gaŕi gitxitxu dauke. Gayak, bai, gayak egokiak dira; baña egostarin eta

gazaegi dagoz-ta, ipuin bikañak daukaguzanik ezin esan daikegu (1922: 28).

Mitxelenak antzeko zerbait diosku (1988: 121): “...correctas pero frías...”. Baita

Igone Etxebarriak ere (in Agirreazkuenaga et al., 1991: 143): “...zuzen eta egoki idatzita

egon arren ez dauke Iturriagarenak dauken bizitasunik”.

Bigarren iritzi-ildoko kritikoek Zabalaren alegiak goraipatu egin dituzte.

Aitzolen ustez, esaterako, “irudipen aberatsekoa zan... Bere olerkiak bertsoz oparotsuak,

itzez aberatsak, esakeraz iaioak eta aditza erabiltzen bikaiñenetakoak ditugu” (in Zabala,

1934: 16). Areago, Zabala baino alegialari hoberik ez da jaio, Aitzolen iritzian: “Bere

aiñekorik ez degu eduki. Idazle bezela gure izkera sakonkiro ezagutzen zuan. Ba ditu

bere akatsak; baiña olerkiok darioten irakaskintza bikaiñenetakoa degu”.

Etxaide, halaber, Zabalaren bertsogintzaren zalea da. Haren iritzian (1958: 166),

alegialari zaharretan “garaiena, jatorrena, euskera erabiltzen giarrena ta gorena” da

Zabala. Gainera, bilbotarra iaioa da bere alegiei “euskal-kutsu jatorra eraxten eta berebere

zaion nortasunez jazten” (ibidem: 167). “Euskal-mentalitatez jantziena” iruditzen

zaio Etxaideri (ib.: 171).

Epelago jokatzen dute Orpustanek eta Arejitak. Orpustan ez zaigu adoretsu

agertzen Zabalaren alde, ezta aurka ere (1996a: 147): “Du moins signalent-elles la

permanence de la vogue des fables depuis la fin du XVIII siècle”. Arejitak, berriz, dio

“...bilduma labur, ustez apal, baina ondo borobildurikoa” dela (1998: 3).

Zabalkundea

Urkixok RIEVen argitaratu zituenez geroztik, hirutan plazaratu dira Zabalaren

alegiak.

“Euskaltzaleak” elkarteak edizio bat atondu zuen 1934an, Aitzolen

hitzaurrearekin, Eusko alegiak izenburuarekin. Izan ere, Azkuek Eusko Ikaskuntzaren

lehen kongresuan adierazi zuen pena zela Zabalaren alegiekin liburu bat ez egitea

(Primer Congreso..., 1919: 478). Beharbada, Azkueren esanak akuilaturik prestatu

zuten edizioa. Liburu hartarako, Mogelen alegiak baztertu ziren. Baina, akats batzuk

gertatu ziren: 22. alegia eta haren aldaera, biak Juan Antonio Mogelenak, Zabalaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!