26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V. Sorburu-testuen testuinguruak

irakaskuntza-sistema, eta zientzia-irakasgaietan eta ikerkuntzan oinarritu zuen. Erret-

Etxearen zaindaritzapean jarri zituen unibertsitateak.

Despotismo Argituaren garaia izan zen hura: monarken izaera absolutista eta

haien asmo eraberritzailea, aldi berean. “Dena herriarentzat baina herria aintzat hartu

gabe” zen orduko goiburua 18 , aldaketak egin bai, baina gizarte-ordena hautsi gabe.

Herriaren ongizatea areagotu zuten, oinarrizko hezkuntza emanez, baina ez gehiegi.

Herritarren osasunaz ere kezkatzen hasi ziren.

Hala, bada, eredu horretatik hurbil ibili zen Carlos III.a. Norabide-aldaketa bat

egon zen politikan, ordea, Carlos IV.arekin: ilustrazio-higikundea galgak jarrita egon

zen, eta batzuetan Inkisizioaren mende. Aranda kondearekin suspertu zen, berriro ere,

Ilustrazioa, 1792an.

Xosé Estévezen ustez (1985: 42-45), espainiar ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

hauek izan ziren: sentsualismoa, filosofia-oinarri gisa; tradizioaren eta modernitatearen

arteko entente cordialea; gizartearen eraldatzea pedagogian eta hezkuntzan;

liberalismoa; Ekonomia-Elkarteen sorrera eta zabalkundea; gutxiengo baten ekimena

izatea; periferian umotu eta gertatu izana, nagusiki.

Gutxiengo bat ziren ilustratuak, eta, botereak lagundurik, erreformak egin nahi

izan zituzten, esparru guztietan, Espainiari galdutako kultura eta duintasuna itzultzeko.

Gizajende masa ezikasi handi bati, funtzionarioei, apaiz-jendeari eta unibertsitateko

katedradunei aurre egin behar izan zien gutxiengo horrek, iraganaren eta ohikeriaren

zale zen jendetzari. Kritikoa zen, batez ere, ilustratuen jarrera; kristau-ideologia zuten,

gizarte arazoez kezkaturik zeuden; bizimodu bidezkoagoa eta askeagoa lortu nahi zuten.

Aitzitik, kanpotik etorritako edozein ekarpenen aurka jarri zen kontserbadorejende

hura guztia, eta espainartasuna aldeztu eta aldarrikatu zuen. Ilustrazioa

ateismoarekin lotzeraino ere iritsi ziren.

Frantziako Iraultzako gertakariek oztopatu zuten, behin betiko, ilustratuen

ekimen orokor hura.

18 Altzibarren testu batetik hartu dut gaztelaniazko goiburuaren itzulpena (in Sudupe et alii,

2008: 98). Dirudienez, goiburu hori Cayetano Alcázar katedradunak erabili zuen lehenengoz, 1933ko

testu batean: “Revolución desde arriba, con un fondo democrático. Todo por el pueblo, pero sin el

pueblo” (Francisco Aguilar in Palacios, 2002: 44).

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!