26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Alegiaren kontzeptuaz

bere azterketari, jakiteko alegiaren publikoa zer nolakoa izan den: lehenengoa, ikasgela

barrukoa izan ote da alegia?; bigarrena, haur generoa izan ote da? Eta, bi galdera horiez

gainera, beti izan al du alegiak publiko bera?

Lehengoari erantzunez, Nøjgaardek adierazi zuen zalantzarik gabea dela alegia

eskolan erabili izana heziketa-lanabes gisa, Atenasko aldi loriatsuan, jada. Baina alegia

inoiz eskolan erabili izanak ez duela inondik ere frogatzen ez zer nolako testuinguruan

sortu zen, ezta sorreran nolako publikoa izan zuen ere. Zalantzan jarri zuen, gainera,

alegia-haurra binomioa.

Gauza onartua da, beraz, alegia heziketa-lanabes gogokoa izan zela eskolan, eta

estiloa lantzeko oinarri gisa ez ezik, itzulpengintzan trebatzeko ere erabili zela. Ez dago

argi, ordea, zer adinetako ikasleekin erabili zen ezta noiztik erabili zen ere. Hausrathen

iritzian, lehen hezkuntzako estilo-ariketetan erabili ziren alegiak; Perryren iritzian,

berriz, goi-mailako ikaslea, idazle edo hizlari potentziala, izan zen alegien erabiltzailea.

Nøjgaardek esan zuen, Hausrathen eta Perry-ren baieztapenen erdibidean kokatuz, ezen

Teon, Aftonio eta gainerako erretorikoak aldi berean zuzendu zitzaizkiela trebakuntza

gutxiko gaztetxoei zein oratorian lehen urratsak egindako eta hitzaldiak emandako gazte

hasiberriei: horrenbestez, alegiak balio zion nola lehen hezkuntzako irakasleari hala goimailako

eskolako oratoria-irakasleari ere. Dirudienez, ikasleek itzulpena zuten

hasierako ariketetako bat, eta ondoren erretorika-ariketa zailagoei ekiten zieten.

Bigarren galderari erantzun zion Nøjgaardek esanez, itxura guztien arabera,

haurrak ez zirela izan alegia esopoarren lehendabiziko hiru bilduma handien hartzaileak.

Egia dela, bai Babriok, eta geroago baita La Fontainek ere, printze bati eskaini

zizkiotela beren alegiak, baina, aitzakia bat besterik ez zela izan, egileek gizarteaz eta

bizitzaz zituzten ideiak aditzera emateko. Beste modu batera jokatu zuela Fedrok:

zuzenean jo zuen helduengana eta ez zuen satira lausotu nahi izan aitzakia

pedagogikoen bitartez. Esopori dagokionez, bestalde, tradizioak ez duela inoiz frigiarra

haurren aurrean agertu 24 .

24

Chambryren bildumako 176. alegian izan ezik, diosku Nøjgaardek (datu okerra da hori; 17 .a

baita, Κνες δο, hain zuzen). Beste adibide bat dugu, halaber, Fedroren III-14 alegia, De lusu et

severitate, hain zuzen. Edozein modutan, bigarren mailako pertsonaia gisa agertzen dira bi alegia horietan

haurrak, eta irakaspena heldu bati zuzentzen zaio.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!