26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Poesia berridazteko moduak. Eduki semantikotik abiatu zen Leon alegiak

berridazteko orduan, ez formatik.

Dena dela, formari ere erreparatu zion. Horregatik, euskal literaturan funtziokide

ziren bertso-neurri eta errimak erabili zituen, arnasa handikoak.

Poesia itzultzeko modu analogikoaren eta organikoaren artean ibili zen, beraz,

Leon Leon.

Ondorioak

Apaiz, euskaltzale eta irakasle, bere lanbideen eta bokazioen aztarnak utzi zituen

alegietan. Ideologiaren alorrean, nabarmen utzi zuen Leonek fede kristauari zion

atxikimendua: Jainkoa agertu zuen, jatorrizkoan Jainkoa ez agertu arren, eta sorburutestuko

jainko paganoak ezabatu zituen.

Pausa-orduetan berridatzitako alegiak dira; baina plangintza burutsu bati

jarraituz argitaratuak: Gure Herria aldizkariko “Alegia deus ez!” sail berezitua dugu

horren lekuko.

Itzultzaile-kontzientzia izan zuen Leonek. Baita itzultzeko moduaz irizpide

argiak ere: sorburu-testuarenganako fidelitatea gordetzea zuen helburu, sail hartako

sarrera-hitzetan adierazi zuen bezala. Xede-hizkuntza bortxatu gabe: irakurgai erraz,

goxo eta atseginak ondu zituen.

Ezagun du Leonek Iparraldeko alegialarien tradizioa ongi irakurria zuela:

Goyhetche eta Oxobi, batez ere. Bi alegialari horien oihartzunak aurkitu daitezke

Leonen alegietan.

Goyhetcheren poesia itzultzeko modu bera erabili zuen, alde batetik: eduki

semantikoa lehenetsi zuen eta bertsokera funtziokidea aukeratu; hura bezain berbatsua

da Leon, askotan zabaltzen baitu testua; jatorrizkoaren hutsune eta elipsi narratiboak

osatzeko, ordea, ez hartatik desbideratzeko.

Bestetik, Oxobiren estilo-prozedura adierazkorrak erabili zituen: aliterazioa,

hitz-jokoak, paronomasiak eta paralelismoak; izen berezien naturalizazioa;

onomatopeiak…

301

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!