26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

baldintzatu egin zuen alegietako gaien aukera eta trataera: alegiak erraz ulertzeko

moduan egokitzeko asmoa agertu zuen Bizentak:

126

Ipui ondo egiñetan ez dira arquitu bear aurcho, ta necazariac erraz adituco ez dituzten

gauzac. Onetan uts egiten dute, egia badio Samaniego jaunac, ipuilari geienac (ib.: 91).

Liburuaren izenburua bera ere, oso argigarria da, jakiteko zer helburu eta zer

hartzaile izan zituen Bizentak jomuga: Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten

euscaldun necazari, ta gazte guciac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco ematen

ditu euscaráz arguitará ume eta necazarientzat Vicenta Antonia Moguel eta

Elguezabalec.

Poetika

Liburuaren hitzaurrean, Bizentak umetan ipuinzale izan zela diosku eta zaletasun

horretatik etorri zitzaiola alegiak idazteko trebetasuna. Helduaroan, ordea, ipuinak

irakaspena edo “ondorengo ona” izatea ezinbestekotzat jo zuen, ipuina zuzenesteko:

Umeago nintzanean berriz enzun oi nituen, zoro zororik, ta pocez erotuta, atso

ipuiac. Sinisten nituen eguia andi batzuec becela, Peru ta Mariaren ipui farragarri ta

sustrai gabeac... Orain, bada, ¿ondoric, ta ondorengo onic ez cecarten ipui eroac ambat

atseguin ematen bacidaten, nere adinaren argiabarretan sartu baño lehenago, zenbat

eztituco ez zan nere biotza irakurri nituenean gerora ipui onac? (ib.: 10-11)

Barruan gorderik daramatzaten irakaspen onengatik 12 goretsi zituen Bizentak

alegiak:

¿Cein ederqui adierazoten duten [ipuiec] estalqui ederren azpian, andiquiak, chiquiquiac

ta jaquintsuac berac icasi bear dituzten onac izateco bideac! (ib.: 11-12)

Umetan hain kitzikagarria gertatu zitzaion herri-tradizioko ipuingintza baztertu,

hots, “Peru ta Mariaren ipui farragarri ta sustrai gabeac”, eta irakurleak onak izateko

bidean jarriko zituen ipuin moralzaleak goretsi zituen Bizentak. Moralaren –moral

kristauaren– zerbitzupeko literatura molde baten alde jarri zen azkoitiarra.

Corpusa eta iturriak

Ipui onacen, 58 alegia plazaratu zituen gipuzkeraz (edota, bestek zehaztu bezala,

bizkaiera ukitua duen gipuzkeraz), lehenengo 50 alegiak hitz lauz, eta azken zortziak,

bertsoz. Zortzi horiek osaba Juan Antoniorenak direla zehaztu zuen Bizentak

12 Perraulten gogoetei jarraitzen diela ematen du, akademiko frantsesak ipuinetako irakaspen

ezkutuei “instructions cachées” deitu baitzien: “Il n’est pas croyable avec quelle avidité ces âmes

innocentes... reçoivent ces instructions cachées” (Perrault, 1695), Zipes-en aipua (1968: 30).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!