26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

III. Metodologiaren oinarriak

gainera, baliokidetzarena ikusmolde hau zutenentzat. Sorburu-testuaren egilea goretsi

zuten eta itzultzailea gutxietsi.

Arlo teorikoan, oso gutxitan jardun zuten literatura-itzulpenaz. Itzultzea bera

zuten jomuga, eta, horrekin batera, itzultzen irakastea, itzulpena zientzia-jarduera

bilakatzea helburu. Hizkuntzalaritza konparatuaren printzipioak eta metodoak erabili

zituzten itzulpena ikertzeko. Hala, gramatika tradizionalaren kategoriak baliatu zituzten

hizkuntzen arteko konparaketan.

Beste zenbaitzuek, ikusmolde linguistikoaren barruan, Estilistikaren printzipioak

onetsi zituzten (Vinay/Darbelnet, 1958; Newmark, 1987…). Estilistikazaleen ekarpen

nagusia izan zen itzultzeko prozedura batzuk zertan diren finkatu eta sailkatu izana, hala

nola, mailegua, kalkoa, transposizioa, modulazioa… Autore horien ustez, irtenbide

bakar bat besterik ez dago, balizko guztien artean, itzultzeko garaian. Gaur egungo

ikuspegitik, berriz, ezin zaio aldez aurreko eskemarik ezarri itzultzeari.

70eko hamarraldiaz gero hasi zen aldarrikatzen itzulpena jarduera diskurtsiboa

eta testuala dela. Autore asko (Seleskovitch, Catford…) testu-tipologiaren garrantzia

nabarmentzen hasi ziren itzulpengintzaren alorrean. Hala, hizkuntzalaritza testualaren

ekarpenak onetsi zituzten. Hizkuntzak konparatzetik testuak konparatzera igaro ziren.

Batez ere, testu barneko alderdiak azpimarratu zituzten analisia egiteko, hots, testuak

barnetik nolako funtzionamendua duen. Hala, bada, konturatu ziren egitura testuala

aldatu egiten dela hizkuntza batetik bestera. Hots, aldatu egiten direla konposizioprintzipioen

hierarkia, konexio mekanismoen erabilera, gaien progresioa eta beste. Eta

kontu hauek guztiek behar zutela izan itzulpen-teoriaren aztergai.

70eko hamarkadan, beste ikusmolde bat garatzen hasi zen, ikusmolde

kognitiboa, hain zuzen, psikolinguistikaren eta psikologia kognitiboaren printzipioak

onetsita. Itzulpena nabarmendu ordez, itzultze-prozesua aztertzeaz eta itzultzeari

eragiten dioten prozesu mentalak aztertzeaz arduratu ziren.

III.1.2. Itzulpenaren ikuspegi filosofikoa

Ikusmolde filosofiko eta hermeneutikoek ere egin dute ekarpenik itzulpenari

buruzko teoria garaikideetan. Horien artean, Derrida ezin da aipatu gabe utzi. Bere

dekonstrukzioak eragin handia izan zuen 60ko hamarkadaren azkenetan. Derridak

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!