26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alegia klasikoak euskaraz

32

II. 1. Alegia, Greziar Aroan

Garai hartan baziren zenbait alegia-mota: alegia politikoak, gizarte-kritika

zerabilten alegiak eta, batez ere, bizitzari buruzko jakinduria aditzera eman nahi zuten

alegiak. Oro har, jende xehearentzako aholkuak izaten ziren, eguneroko bizimodu

latzean aurrera egiteko kontseiluak. Sarritan, erregimenaren aurkakoen edota esklaboen

ahotan jarriak, gizarteko indarkeria eta justiziarik eza salatu nahi zituzten halako alegiek

(Rodríguez Adrados, 1979: 173).

Alegiak egoera mistoak, nola tragikoak hala komikoak ere, erakutsi zituen

greziar literaturan tragediaren eta komediaren banaketa gertatu arte (ibidem: 177).

Halere, alegiek beti zuten osagai komikoren bat edo beste, nola edo hala (ib.: 179).

Aristofanesen obran (K.a. V.ean), jada, gertatu zen banaketa, eta alegia mitotik bereizi

zen (ib.: 249).

Poetak norbaitentzat egindako etsenplu gisa aurkeztu ohi zuen alegia, testu

zabalago baten barruan. Alegia etsenplu bat zen, beraz, eta beti zuen lehen termino bat,

esplizitua zein inplizitua.

Hasiera hartako alegia poesia lirikoa zen, eta poeta, lehen pertsonan, ‘zu’

batentzat mintzo zen, neurri janbikoan 4 batez ere, satira-kutsua baitzuen halako

bertsokerak. Alegiak festetan eta oturuntzetan jaio ziren, eta aurkariaren kontra

erabiltzen ziren, elkarren arteko lehian (Morocho, 1994: 31).

Alegia esopoarraren aitzindariek alegia bat edo bi, gehiago ez, idatzi zituzten

beren obren barruan. Lehenengo alegiaren lekukotasuna K.a. VIII. mendekoa da.

Hesiodok kontatu zuen hitz neurtuz, eta “Belatza eta Urretxindorra” du izena 5 .

Ezagutzen dugun alegia greziarrik zaharrena da. Horregatik, Kintilianoren iritzian,

Hesiodok asmatu zuen generoa.

4 Senario janbikoa komediako elkarrizketetako neurri herrikoia zen, kultura handirik ez

zutenekin erabiltzeko bertsokera aproposa (Mañas, 1998: 29).

5 Alegia hori Lanak eta egunak izeneko lanean dago txertatua. Klase ertainaren aldeko obra izan

zen hura, eta lanak dakarren onuraz dihardu. Etorkizun iluna saihesteko aholkuak eskaintzen dira alegia

horretan. Garaiari buruzko gogoeta ezkortzat hartzen da. Hesiodoren anaia Persesek seniparte osoaz

jabetu nahi izan zuen, eta idazleak amore eman zezan kontseilatu zion, ahula zelako, eta erregeei esan

zien ezen Zeusek onetsi eta berretsitako justizia hartu behar zutela aintzat: legeei men egiten dienak

aurrera egiten du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!