26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

hitzaurrean: “Azquenerontz dauden ipui itz neurtuco, edo versodunac, ez dira nereac, ta

bai nere Osaba cerbait ezagunari artuac” (ib.: 12).

Alegiez gain, baditugu “Don Victor Munibe ta Aranguren-gori” egindako

eskaintza, “Iracurle euscaldunari” hitzaurrea eta “Adigarria” oharra, azken hori

osabaren bertsozko alegien aurretik ipinia. Bestalde, hiztegia dakar liburuak amaieran,

bi zatitan banatua: bata, Bizentaren alegiei dagokie; bestea osabarenei.

Bizentak erretorika eta ironia baliatuz adierazi zuen –baina argi eta garbi– berak

euskaratu zituela alegiak (ib.: 9): “¿Nola nic siniserazoco diet ascori, eusqueratu

ditudala erdaldun jaquitunac arguiratu dituzten Ipuiac?”

Nor dira “erdaldun jaquitunac”, ordea? Zein hizkuntzatatik itzuli zituen Bizentak

alegiak? Zer iturri baliatu zuen?

Bizentak ez du inon esaten ez latinetik ezta grekotik ere itzuli zuenik, baina,

latina aipatu zuelako, nahasmena egon da alegien iturriari buruz: “¿Nolaco arrotasuna

berriz latiñezco itzcuntzarequin liburu onen asmoa aguertzea? Orretaraco bear litzaque

jaquitea Eusquera, Gaztelania, eta Latinezco iru izcuntzac?” 13 Egia da, liburuaren asmoa

agertzeko, Zizeronen latinezko aipu bat jarri zuela Ipui onaceko hasierako orri batean;

Sexto Roscio Amerinoren aldeko mintzalditik ateratako aipu bat, hain zuzen. Izan ere,

obraren asmoa eta xedea ederki adierazten zituelakoan jarri zuen Bizentak aipu hau:

“Etenim hæc conficta arbitror… ut / effictos nostros mores in alienis personis /

expressamque imaginem vitæ quotidianae / videremus. // Cicero pro sexto Rosc. Amer.

16” 14 . Ez da inola ere ulertu behar, hala ere, latinetik itzuli zituenik alegiak.

Mogeldarren ikertzaile Xabier Altzibarrek Ipui onaceko iturri posibleei buruz

hipotesi bat landu zuen. Izan ere, Eleuterio Basozabalen 15 eskuizkribua (1808) eman

zion Altzibarri Unzeta familiak eta, hala, ikertzaileak egiaztatu ahal izan zuen

bizkaierazko 60 alegia zeudela eskuizkribu hartan, Juan Antonio Mogelen izenean, eta

Ipui onaceko Bizentaren alegien berdin-berdinak, edukiaren aldetik. Berdintasun hura

zela-eta, zenbait zalantza agertu zituen, 1982ko artikulu batean, Ipui Onaceko egiletzaz:

13 Letra etzana, nik jarria.

14 “Izan ere, iruditzen zait poetek sortuak direla gauza hauek guztiak, geure ohiturak ikus

ditzagun pertsonaia arrotzengan ispilatuak, eguneroko bizitzako irudi bizi bat bezala” (Luis Mari

Mujikaren itzulpena).

15 Eleuterio Basozabal, Bizenta Mogelen senarra.

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!