26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI.6.1. Gratien Adema “ZALDUBY” (1828-1907)

Ideologia

VI. Euskal berridazleen alegiak

Gai askotako neurtitzak idatzi zituen Adema abadeak, goitizenak erabilita:

“Zalduby”-z gain, “Artzain Beltcha”, “Haranbeltz”, “Hergaraya”, “Oiharrepe”,

“Senperetarra” eta “Uxaleguy”.

Larresoroko ikastegian neurtitz zaletu zen Gratien Adema gazte denboran,

Xarritonek kontatzen digun moduan (1985: 47). Elizanburu adiskidearekin batera hasi

zen bertsoak ontzen; saio horietako batean, La Fontaine euskaratzeari ekin zioten,

zeinek hobeto itzuliko: “«Kuia eta ezkurra» Ademak, «Otsoa eta bildotxa»

Elissamburuk”. Ikastegi horretan bertan urte bete eman zuen maisu Ademak, 1854an.

Ademaren bi eskuizkribu argitaragaberen berri dugu Xarritoni esker.

Lehenengoa familiak gordetzen duen Ene loreac eskuizkribua da. Eskuizkribu hori

irakurrita Xarritonek egiaztatu zuen Ademak 1850. urterako bazituela onduak La

Fontaineren zazpi alegia (ibidem: 48).

Bigarren eskuizkribua Zalduby artzain beltxaren neurtitzak da. Xarritonek hauxe

diosku: “Bere lanarteetan Gratien Adema kalonjeak bere eskuz biltzen ditu liburuxka

ttipi apain batean «Zalduby artzain beltxaren neurtitzak», beren apaindura eta musika

propiarekin argitaratu nahi zituen bere obra profanoak” (ib.: 51-52). Ademaren

gutuneria (Irigoien, 1957: 334) irakurrita ondorioztatu dudanez, eskuizkribu hori 1894a

baino lehen egina zegokeen. Bestalde, Lafittek, Ademari buruzko artikulu batean,

eskuizkribu horretako 13 neurtitz horien izenburuak eta neurtitzok ondu zitueneko

urteak eman zituen (1933: 25). Alegiak dira 13 neurtitz horietatik 10.

Ademak, antza, bere neurtitz horiek, tartean alegiak, bilduma gisa argitaratu nahi

zituen. Asmo hori Azkueri adierazi zion 1894ko apirilaren bateko gutunean (Irigoien,

1957: 334): “Nik, berrogoi eta hamar urthe huntan egin kanta eta neurthiz hoberenak

laster argitaratuko ditut Jainko onak bizi eta osagarri ematen badarot”. Asmo hori bete

gabe zegoen bi urte geroago. “Ene neurthitzak ez dire oraino agertu” idatzi zion Azkueri

1896ko abuztuaren 22ko gutunean (ibidem: 337). Ametsak amets huts zirauela hilko

zen Adema. Nolanahi den, bizi zelarik, banaka agertu ziren bere alegiak zenbait

agerkaritan.

225

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!