26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

Emakume izateagatik azalpenak eman behar izan zituen azkoitiarrak Ipui onac

alegia-liburua (1804) argitaratu izana zuritzeko. Ironia apur bat erantsi zien azalpen

horiei, “Iracurle euscaldunari” izenburupeko hitzaurrean: “…ez dago quiola nescacha

bati bururic ausitzea liburuguiñen: asco du nescacha batec gorua eta jostorratza zucen

erabiltzea...” (ibidem: 9). Eta, aurrerago: “¿Obe ez ote da, emacumea banaiz ere,

igarotzea orduac onetan cer janci-berri dan gora ta beera aitatzen baño?”

Ikasketei dagokienez, nebarekin batera ikasi zuen latina, osaba Juan Antonio

irakasle zutela, zortzi urte zituenetik. Izan ere, aita hil zitzaien eta Markinara,

osabarenera, aldatu ziren Azkoititik neba-arrebak. Hartara, Fedro, Virgilio eta Esopo

irakurtzen ohitu zen. Datu horiek guztiak, hitzaurre berean eman zizkigun:

124

Naiz sinistu, naiz ez, esan bear det, gaztechoa nintzala iracurri ta azaldu oi

nituela Fedroren latiñezco Ipuiac; artu oi nuela atsegin guciz andia enzunaz Chacur,

Otso, Aiceri, Ollar,... Abere, Lauoñeco, ta Egaztien itzqueta alcarren artecoac. Zortzi

urte nituenean ecusiric nere neba, edo anaia icasten asi zala gure Osabarequin latiñezco

izquerea, jarri citzatan buruan icasi bear nuela nic ere. Ala, buruari neque gogorric eman

gabe, loari bere orduac emanda, ta cigor zaurigarriaren beldurric ez nuela, jolasez

becela, irten nuen nere asmoarequin Virgilioren itzneurtu, ta apainduetan gozatzen

nintzala. Edoceñec daqui Esoporen ipui latiñez ta itz lotu gabeetan daudenac,

errazagoac dirala aditzen, Fedro, ta Virgilioren itz lotuac baño (ib.: 9-10).

Bere ezagutzak ere aitzakiatu behar izan zituen, ez baitzen orduan batere ohikoa

emakumeak ikasketak izatea 11 . Santuak eta Jainkoa baliatu zituen aitzakietarako (ib.:

16):

Jaquiteac ez du eragozten virtute andi batera igotzeco. Santa Florentina, Santa

Paula, Santa Brigida, ta beste Santa batzuec, emanac ziren liburuetara. Baciaquien

latinez ez ece, gueiago ere; ez, eguiaz egaatzeco arrotasunez, ta jaquin nai utsez, ta bai

bideac artzeco Jaungoicoagana.

Osabari, hala ere, alde batetik, damutu zitzaion ikasketa gehiago eman ez izana.

Beste aldetik, konforme agertu zen bere erabakiarekin. Honela aitortu zion gutun batean

Vargas Ponce espainiar ilustratuari (Altzibarren aipua, 1982: 458):

He de confesar mi ierro, o acierto, en no haver fomentado más los estudios de

mi sobrina. La singularidad y genio de una muger me hicieron tener alguna altanería de

espíritu. (…) Paré en esto por cobardía, o por temor. Podía haverla instruido algo en

Física, pero no soi mathematico. Entraba mui bien en el francés con la instrucción de los

Clérigos de dicha Nación (…) creí la bastaba saber la traducción.

11 Aipu esanguratsua ekarri zuen Xabier Kaltzakortak gai honetaz, Bizenta Mogeli buruzko

monografiko batean (Bidegileak bilduma, 1982: 2). Izan ere, emakumea eskolatua izatea kaltegarria

zelako ustea oso errotua baitzegoen. Agirre Asteasukoaren Eracusaldiac II. liburutik ateratako hitzak

eman zituen Kaltzakortak, horren lekuko: “…mutillai eman bear zate, albada, eskola ona… bada

escribitzen jaquitea, [nescacha] batzuentzat ona izan arren, gueyenentzat caltetsu izan liteque.” Agirrek

1808 inguruan idatzi zituen Eracusaldiac, Bizenta Mogelen garaian, hain zuzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!