26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

170

Alegiak, beraz, espresuki erabili ziren hizkuntza-konparazioan garai hartan.

VI.3.1. Agustin Pascual Iturriaga (1778-1851)

Ideologia

Etxe handiko semea izan zen. Andoainen eta Oñatiko unibertsitatean ikasi zuen,

eta pentsaera ilustratu-liberaleko giroan hezi eta hazi zen. Elizgizona izan zen.

Bi lagun-talde izan zituen Iturriagak: bat Hernanin, bestea Donostian. Jende

ikasia zen, lagunarte jasoa, goi-mailakoa, jende ilustratua, askotariko ideologiak biltzen

zituena. Haiekin biltzen zen lagunartean, honetaz eta hartaz hitz egiteko. Aurreko

belaunaldietako ilustratuen nahiak sumatzen direla diosku Andres Alberdik (1990: 9),

Iturriagaren eta haren inguruko lagun kezkatuen artean (Berroeta, Lasala, Iztueta...).

Garai bateko Bergarako Mintegian eta hernaniarraren eskolan, bietan ikusten da

gizartean hezkuntza hedatzeko premia.

Kezka horrek akuilaturik, irakaskuntza-kezka puri-purian zebilen giro batean

bizi baitzen, Iturriagak eskola bat sortu eta kudeatu zuen Hernanin, anaia Cayetano eta

Manuel Larrarte maisuarekin batera, 1818an hasi eta 1823ra bitartean, eta arrakasta

handia izan zuen. Espainiako «Trienio Constitucional» aroa (1820-1823) bukatu zenean

eten zen eskolaren ibilbidea. Eskolak ez zuen lortu irakaskuntzan jarraitzeko baimenik,

konstituzio erregimenaren aldekotzat jo zutelako (Alberdi, 1990: 3).

Eskola zabalik izan zuen garaitsu horretan, proiekzio publikoa ere izan zuen,

ordezko diputatu izan baitzen Gipuzkoatik Espainiako korteetarako. Apalegia iritzi zion,

ordea, kargu horri Lasala adiskideak (Lasala, 1884: 17): “pudo ser mucho en la política

española y no pasó de Diputado á Cortes suplente elegido por Guipuzcoa de 1820 á

1823”.

Baina, bere pentsatzeko moduagatik-edo, salaketa anonimo baten sufrikarioa

nozitu zuen Iturriagak (1822-10-20). Agi denez, Hernaniko maisuak egina 49 .

Salaketaren edukia Arocenak eman zuen osorik (1952: 7). Hona ale batzuk: Voltaireren

49 Mariano Arizmendi, Hernaniko maisua. Izena Mikel Zalbidek jakinarazi zuen,

Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldian (2007: 72). Baina arretaz erabiltzeko datua dela gaineratu zuen.

Azterraldia behar duena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!