26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

142

-«echeburuak», hauek ere berebiziko lana dutelako etxeko guztien heziketan.

Baina, nabarmendu zuen, batez ere, pertsona helduentzat idatzi zuela Mogelek.

Soziologikoki, mendebaldeko eta erdialdeko irakurleak izan zituen, batik bat,

jomuga. Ohiko praktika izan zuen testuak gipuzkeraz eta bizkaieraz lantzea, batetik

bestera igarotzea. Horren adibide dugu, Humboldten Collectánea lingüísticako erlijiotestu

bat, “en dialectos guipuzcoano y vizcaíno” Mogelek jarria (Garate, 1936: 104).

Halaber, gipuzkeratik bizkaierara igarotzeko ohituraren lekukotasun bi gutxienez

baditugu: hiztegitxo bat, gipuzkerazko zenbait hitzen bizkaierazko eta gaztelaniazko

ordainekin 28 , eta gutun bateko ohartxoa (1801-09-02), zeinean Mogelek Jose Maria

Murgari eskatzen baitio latinezko testu klasiko batzuen gipuzkerazko bertsioak

bidaltzeko, bizkaieraz ipini nahi zituelako (ibidem: 75). Dena dela, euskalkiei

dagokienez, bizkaiera literarioaren aitzindaria dugu, oroz gain, Juan Antonio.

Poetika

Neoklasikoa da Mogelen alegien estiloa. Estilo horren zenbait ezaugarri

nabarmendu zituzten Kortazar eta Billelabeitiak (in Uriarte, 1987: 13-22) Mogelen

lanetan. Esaterako, adieraztearen garbitasuna, barrokoaren iluntasunaren aurka,

diskurtsoa ulergarria izan zedin. Halaber, idatzitakoa bizitzarako praktikoa eta

erabilgarria izatea. Eduki praktiko horiek, dena dela, klase menperatzaileak

adierazitakoak ziren: literatura “nagusien morroi” bihurtu zen, hortaz, eta “gizarte

burgesak eskatzen zituen egien propaganda” bilakatu.

Bi helburu praktiko nagusi egotzi izan zaizkio J. A. Mogel alegialariari: kristau

morala zabaldu nahi izatea (San Martin, 1959; Kortazar in Uriarte, 1987; Altzibar,

1991) eta euskara edozein arlotan erabiltzeko gai zela erakustea (Kortazar in Uriarte,

1987; Altzibar, 1991).

San Martinek gogo-gardentasuna ikusi zuen zenbait alegiaren irakaspenetan:

Ta bere [alegia] geieneri, apaiz bati dagokionez, ta olerkari kristau baten

ametsezko dei zerutarren oiartzunak lurrera isuriko diran gisan, gogo-gardena agiri zaie

(1959: 46).

28 Izan ere, kexu ugari jaso zituen Mogelek, Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean

Eracasteac gipuzkeraz argitaratu zuenean, hitz asko ulergaitz gertatzen zitzaizkielako irakurleei

(Villasante, 1979: 210).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!