26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

Hartzailearen klase soziala aztertzeari ekin zion gero Nøjgaardek. Garaiz garai

joanik, adierazi zuen K.a. VIII. mendean hasitako aristokraziaren eta burgesiaren arteko

gizarte-gatazka VII. mendean barrena gauzatu zela eta, ondorioz, VI.aren hasieran

boterea kendu ziola burgesiak aristokraziari. Alegia garai hartantxe jaio zenez gero, eta

gainera, gizarte-borroka hura aipatzen duten egileen lanetan agertu zenez gero (Hesiodo,

Arkiloko), neurri batean ulertzekoa dela, Crusiusek egin bezala, harremanetan jarri

izana bi gertakariok: alegiaren sorrera eta iraultza. Modu bertsuan, Esopo gizarte-klase

apalenen adierazpidetzat hartua izan delako, alegia proletarioen arma bihurtu zela esan

du zenbaitek (Hausrahtek, esaterako), baina halako baieztapenak neurriz gainekoak dira

Nøjgaarden ustez, eta ez zitzaion bidezkoa iruditu halako loturak egitea; izan ere, ohartu

zuen ikertzaile horiek (Crusius, Hausrath, Vico, Meuli…) irudimena erabili zutela,

gertakari- eta lekukotasun-urritasuna ordezteko. Esoporen figurari, esaterako, aldaketa

ugari eragin zaizkio mendeen joanean. Antza denez, gainera, Esopo esklabo izan zelako

ideia inolako oinarririk ez duen ustea baino ez da. Bestalde, Nøjgaardek esan zuen ezen

beren testuetan alegiak idatzi eta tartekatu zituzten lehenengo idazle haiek (Hesiodo,

Arkiloko, Simonides eta Estesikoro) estuasunik gabeko burgesak izan zirela.

Nøjgaardek ez zuen, beraz, inolako iraultza-zantzurik ikusi alegietan; aitzitik, ezarritako

ordenari eusteaz dihardutela Esopo, Estesikoro eta Aristotelesen alegiek. Alegia genero

kontserbadorea delako ustearekin Gasparov ere bat dator; beste batzuk, García Gual

tarteko, ez dira hain ados, eta generoa, bere sorreran behintzat, zapalduen adierazpide

izan zela azpimarratzen dute (ikus bedi “I. 1. 2. 2.” atala). Garai hartaz, beste ezer ezin

da ziurtatu alegia orduko denboran guztiz herrikoia izan zela baino, Nøjgaarden iritzian.

Atenasko garai loriatsuaz, La fable antiqueren egileak adierazi zuen alegia

genero bizia izan zela atenastar helduen eguneroko bizimoduan, eta ez dagoela inolako

aipamenik ez haurrez ezta eskolaz ere. Eta horregatik pentsatu beharko genukeela

publikoa ez zela gizarte-maila apalekoa, Atenasko hiritar libreak baizik; are kulturamailarik

jasoena zuen jendea ere: Sokrates, Aristoteles eta Demetrio. Falta dugula

jakitea nola hedatu zen herri xehearen artean eta, baita ere, genero aski noblea ba ote

zen edo ez, atenastarren usadioan.

Aristotelesen garairako, K.a. IV. mendean, alegiak galdua zuen ospea: alegia ez

zen jada jakintsuen generoa. Hala ere, herri-oradoreei ondo zetozkien alegiak, masei

ongi pasarazteko. Aristotelesek ez zuen aipatu alegia bere Poetikan, ez zelako behar

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!