26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alegia klasikoak euskaraz

Kontakizungintzaren enborrari, ipuinari lotua ikusten du Chambryk alegia.

Alegia ipuinetik askatu zen ipuinlariak, baliagarria izan nahiak kezkatuta, bere ixtorio

bati irakaspen moral bat atera zionean (Chambry, 1960: XXI).

Bi tradizio ditu literatura-genero honek: greziarra eta indiarra. 1927an, Ebelingek

baietsi zuen Mesopotamiako alegietatik datozela bi tradiziook, eta harrezkero inor

gutxik jarri du zalantzan baieztapen hori. Litekeena da Babiloniatik, Asia Txikian

barrena, Greziara iritsi izana, eta, baita ere, Persian barrena, Indiara (Morocho, 1994:

27). Hortaz, alegiaren jatorria Mesopotamian kokatu behar da K.a. XXV. mendean, gutxi

gorabehera. Nøjgaardek honela iruzkindu zuen une hura (1964: 432): “…l’Asie mineure

a été le champ où la fable a poussé la végétation la plus luxuriante, et la plus

précoce…”. Chambryk (1960: XXV), halaber, asiar jatorri hori defendatu zuen,

Esoporen jaiolekua baliatuz: “Les Grecs devaient avoir le sentiment de cette origine,

quand ils attribuiaient à Esope une origine phrygîenne ou Rydienne, c’est-à-dire

asiatique”.

Rodríguez Adradosek gehiago zehaztu zuen jatorria (1979, I: 201): “La fábula

griega tiene orígenes griegos y el influjo oriental no excluye las raíces helénicas”. Izan

ere, alegia greziarrak askotariko osagai greziarrak hartu eta bere egin zituen: erlijio

greziarraren osagaiak, festa eta oturuntza greziarraren osagai ludiko eta komikoak,

tradiziozko literatura greziarraren osagaiak eta, baita ere, natura greziarrari behatzearen

ondorioz ateratako jakingarriak (ibidem: 245-247). Bilakaera prozesu luzean, beraz,

gauza asko gehitu behar izan dizkio alegiak hasierako muinari (erlijiozkoak, ludikoak,

literarioak): ekialdeko alegiak, mito greziarrak eta festetako giro janbiko eta komikoak

osatu zuten eredua (ib.: 237-249).

Aguileraren ustez (1967: 10), aldiz, alegiak Indian jaio ziren, eta Txinan eta

Japonian landu ondoren, Tigrisetik Eufratesera igaro ziren. Eta, azkenik, Greziara eta

Erromara. Méndez ere iritzi berekoa da (1978: 10): Indiako penintsulan jaio zen alegia,

noiz ez dakigula. Litekeena dela hori han gertatzea kultura dravidikoen eta arioen

oinarri mitologikoengatik, eta bi bide hartu zituela gero alegiak, mendebaldera iragan

zenean: Greziakoa eta Persiakoa. Gure artean, jatorri indiarra “Aitzol”-ek aldeztu zuen:

30

Abereen alkarrizketa oiek neurtzea Indi’ko olerkariei bururatu omen zitzaien.

“Pantxatantra”, Pilpai inditar olerkariaren ipui-sorta zaarrenetzat jo genezake. Esopo’k

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!