26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

euskarara eman batzuek! Beste egunik ecusico luquee gure Poesiac edo versogintzac

(op. cit: 89-90).

Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, eta Mogelen alegiak irakurri eta

autore klasikoen alegiekin konparatuta, ikus dezagun noizkoak, nork bilduak, zenbat

diren eta zer iturri duten eibartarraren alegiek:

1) Peru Abarca (c. 1802/1881). Hiru alegia moldatu zituen Juan Antoniok

liburuan: bat, hitz neurtuzkoa, eta bi, hitz lauzkoak. “Azeria eta charria” alegiari buruz,

Manterolak bere Cancioneron honako hau adierazi zuen:

La fábula de Esopo El Asno y el Cochino ha sido libremente imitada en dialecto

vizcaino por el ilustrado sacerdote de Marquina D. Juan Antonio de Moguel (1878, 1ª

serie, tomo IV: 68-69).

Manterolak adierazi nahi du tradizio esopoarraren ildotikoa dela. Alegia hori

Fedrorenean, Isopeten eta Samaniegorenean jasotzen da. Horregatik, hibridotzat hartu

dut.

“Baso ta etxeco sagubac” eta “Mozulua eta egaztiak” alegiak ere, azken hori

biltzaileek eman ez duten bakarra, hibridotzat jo ditut.

2) Ipui onac (1804). Zortzi alegia hitz neurtuzko plazaratu zizkion Bizentak

osabari. Zortzi horietatik bat, “Catu Eizari basocoa Zortzikoan”, Samaniegorena da.

Gainerakoak, Ibáñez de la Renteríarenak 29 .

Zortzi alegien iturriak González de Záratek (1995: 24 eta 353-357) zehaztu

zituen, baina ez dut beraren iritziarekin bat egiten “Catu Eizari basocoa Zortzikoan”

alegiaren iturriari dagokionez; izan ere, esan zuen Juan Antoniok asmatu zuela.

3) Basozabalen eskuizkribua (c. 1808) 30 . Funts pribatu batean dago. Juan

Antonioren 70 alegia daude, 60 hitz lauzkoak dira eta 10 hitz neurtuzkoak.

29 Honako hauek dira egile horrenak: “Andra alarguna, ta Olloa”; “Otsoa, ta Anchumea”;

“Lapurrac, eta Ollarra”; “Baserritarra, ta Basaurdea”; “Chacurra, ta Catua”; “Cata-motza, ta Zacurra”;

“Astoa, eta Otsoa”.

30 Altzibarrek azalpen batzuk eman zituen Ipuinak liburuan (1995), Eleuterio Basozabalek

egindako eskuizkribu horri buruz: “Eskuz idatzitako liburu hark El Rústico y Minerva zuen izenburutzat

eta Peru Abarka-ren kopia zen baina ondoan zera zioen: «Ademas, contiene este Libro trozos selectos de

las oraciones de Ciceron; Alexandro; etc. y Fabulas, traducido todo al Bascuence Vizcayno por dho Sñor

Moguel, de cuyos originales papeles los he copiado con todo cuidado yo Eleuterio de Basozabal. Año de

1808»” (1995: 23).

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!