26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Bere asmoa txalogaŕi dala be, aŕotz ipuiñok bere erara josi ta eusko-gogoz

aberastu ta edertasun-txinpartez apaintzean, etzan goi-goiko maiĺaraño igon. Itz-joskera

baldana, irudipen eratsia (1954: 439).

Kontuan hartu behar da Onaindiak hitz horiek idatzi zituen garaian indar handia zutela,

artean ere, Altuberen arau sintaktikoek.

Marivi Unamunoren ustez, Archuk ez zuen helburu literariorik izan.

Itzulpenaren literaltasunarengatik atera zuen ondorio hori: “hizkuntzak konparazio bidez

irakastea eta irakurtzen irakastea gai atseginak aukeratuz izan zitezkeen bere nahiak” (in

Agirreazkuenaga et al., 1991: 109).

Zabalkundea

Manterolak Archuren alegia batzuk sartu zituen, beste euskalkietako

itzulpenekin batera, Cancionero Bascon (1878): “Esne salzalia eta kotchia”, “Oxoa eta

achuria”, “Hacheria eta akherra” eta “Belia eta hacheria”, hain zuzen ere.

Archuren liburuak edizio bakarra izan du, 1990ean Euskal Editoreen Elkarteak

berrargitaratu zuen arte. Ricardo Gómezek prestatutako edizio horrek euskarazko

alegiak bakarrik jaso zituen eta frantsesezko alegiak baztertu. Archuren euskal alegien

iruzkina egin zuen Gómezek, sakon eta zorrotz, filologiaren ikuspuntutik. Noizean

behin frantsesezko testua hizpidera ekarri zuen, itzulpen kontuak argitzeko.

Testu mailako azterketa

Sinesmenak. Kristauentzako egokitzeak ditugu, batez ere. Adibide honetan,

Jainkoari egotzi behar zaio gauzen arrazoia, ez naturari:

Le Chêne un jour dit au Roseau :

Vous avez bien sujet d’accuser la Nature…

Lf 64

Kanaberari haritzak

Behin erran zion :

Ezteizu zuri Gainkoak

Eman sortze eta indar hon... Ar 91

Beste honetan, berriz ere, nahiago du Jainkoa aipatu frantsesezko metonimia

erabili baino.

…que peut-il faire,

Que de prier le Ciel qu’il vous aide en ceci? Lf 254

Zer eghin ahal dezake,

Othoitze baizik Jainkoari? Ar 213

Honako honetan, ikono kristaua –gurutzea– hobiaren materiaren ordez:

…il grava sur leur marbre

Ce que je viens raconter. Lf 442

…haien kurutze gainean

Nik hemen dudana erran. Ar 235

199

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!