26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI.1.2. Tartas

VI. Euskal berridazleen alegiak

Tartasek bi alegia tartekatu zituen Onsa hiltzeko bidia aszetika-liburuan. Iturri

gisa Esopo erabili zuela aitortu zuen Tartasek, liburuan haren latinezko izena baliatuz:

Esopus “espiritu aleguera eta placent hura” (1911: 39) eta Aesopus “filosopha eder eta

maitagarri hura” (ibidem: 48). Horregatik bidezkoa da pentsatzea latinezko testu bat

izan zela Tartasen iturria. Garai hartarako, gutxienez, honako testu hauek baziren

latinez: Lorenzo Vallaren itzulpena (1438), Rinucciok Planudioren bildumatik egindako

itzulpena (1473)...

Lehenengo alegiak (Tartas, 1911: 39-40) lehoi zaharra eta azeria ditu

protagonista 7 . Tartasek heriotzaren akordu eta beldurra ordu oroz begien aurrean eta

arimaren erdi-erdian eduki ditzan ohartzen du sinestun kristaua. Horretarako, azeriaren

moduan joka dezan gomendatzen dio kristauari Tartasek, zuhur, lehoi eriaren leizean

heriotza baino ez zegoela ikusi baitzuen azeriak, eta haren atzaparretatik ihes egin. Hona

irakaspena: “çuré azquen urhatssa, eta Iaucia onsa eguin deçaçun, çuré bici orotan

prepara cité çaudé sentinelan, çure dembora orotan eztuçu behar ikhassi lectioné

bacoitzbat baici, horida onsa hilcia”.

Bigarren alegian (ibidem: 48-49) inurria eta ‘cicada’ agertzen dira 8 . Tartasek

kristaua ohartarazten du txitxarraren jokabidea arbuiatu eta inurria eredu gisa har dezan,

zeren eta “ezpadeçagu ordu honez eguin prouisioné obra honez hilciaz, eta herioaz

orhitçen, guré arimac bertcé mundian gossiac hilen ditu, Iaunaren auharian eztugu

vkhanen parteric, ez bochiric cicada miserablé eta elguer hayer, heldu cen beçala,

helduco çaucu, guri eré”.

Hortaz, kristau-salbazioa da bi alegion irakaspena, hil aurretik kristauak zer

jokaera izan behar duen, ondo hil eta Jaunarekin bat egiteko. Erdi Aroko Exempla

bildumetako etsenplu modura erabili zituen Tartasek, jende xeheak arreta jar zezan

predikuetan eta erlijio-irakaspenetan. Didaktika-bide soil bat da, azken buruan,

doktrina-emaileak entzulea edo irakurlea gogatu eta bertutean hezteko: tresna erretoriko

bat erlijio-ideologia jakin baten zerbitzuan.

7 Cf. Esopo/Chambry, 196.

8 Cf. Esopo/Chambry, 336.

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!