26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

36

II. 2. Alegia, Erromatar Aroan

Alegia ez zen estimu handitan izan erromatar garaian. Erromatarren gustuetatik

at egon baziren ere, Senekak De Otion (Astiaz) alegien balioa azpimarratu zuen, haien

kontakizunak entzunaz suspertzen delako, gizabanakoaren baitan, ezezaguna jakiteko

irrika (1993: 157). Eta horrela, haize alde egon ez bazen ere, zenbait egilek generoa

landu zuten.

Guztien artean, Fedro nabarmendu zen (ikus bedi, halaber, “I.1.2.1. Alegia,

pentsalari zaharren iritzian”). Trazian edo Mazedonian, non jaio zen ez da gauza

segurua; zehazki noiz jaio zen ere ez, baina K.a. 20-15 urteen bitartean sortu zen, antza

denez. Erromara esklabo eraman zuten, eta han Augusto Oktavioren liberto izan zen.

Askatasuna eskuratu zuenean, administrazio-lanetan eta irakaskuntzan jardun zuen.

Sejanok auzipetu, eta kartzela zigorra jarri zion, epai-prozedura zalantzazko baten

bitartez. Tiberioren ministro horrek, nonbait, bere burua aipatua ikusi zuen Fedroren

alegia kritiko samar batzuetan (I. eta II. liburuetakoak).

Fedrok Esopori egotzi zion generoa sortu izana, eta haren oinordekotzat jo zuen

bere burua. Horrela, bada, Esoporen gaiei heldu zien, baina gai berriak sortu zituen, eta

formari dagokionez, berritzailea izan zen, senario janbikoetan eman baitzituen alegiak.

Gaitegia berrituz –varietas– eta formari itxura berria emanez, goi-asmoko literatura

landua egin nahi zuela ohartu zuen Fedrok, eta, gainera, laburtasunak –brevitas–

lagunduko ziola irakurleari berritasuna eramaten:

Equidem omni cura morem servabo senis;

sed si libuerit aliquid interponere,

dictorum sensus ut delected varietas, 10

bonas in partes, lector, accipias velim,

ita, si rependet illam brevitas gratiam. (II. lib. “Auctor”, 8-15) 11

Behin baino gehiagotan heldu zion ideia horri. Fedrok argi utzi nahi izan zuen

bere alegiak ez zirela Esoporen alegien itzulpen huts. Bereizi egin zituen, batetik,

Esoporen alegiak (Aesopias), eta, bestetik, Esoporen alegien erara egindako alegiak

(Aesopi):

10 Letra lodiz, lan honetarako.

11 Manuel Mañasen gaztelaniazko itzulpenari eta edizio-oharrei jarraituz (1998): “Neu, egiatan,

agurearen [Esopo da agure hori] espiritua begiratzen ahaleginduko naiz, baina berritasunen bat tartekatu

nahiko banu espirituaren atsegina pizteko, era guztietako gaiak emanez, ondo pozik hartuko nuke,

irakurle, zuk halakoak gogoz onartzea, eta are gogo handiagoz, laburtasuna ekarriko baitu ugaritasunak

sari gisa.”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!