26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Alegiaren kontzeptuaz

García Gualek luze eta zabal jardun du alegiagintzaren alderdi askotarikoez.

Alegia esopoarra hartu zuen hizpide, batez ere. Aurrekoek bezala, generoaren

ezaugarriez hausnartu zuen eta, batik bat, gizartearekin eta etikarekin harremanetan jarri

zuen generoa, halako kutsu humanista kritiko bat emanez bere jardunari. Hauek ditugu

zenbait artikulutan alegia esopoarrari nabarmendu zizkion ezaugarriak:

- Izaera alegorikoa du. Piztia mintzodunen bidez, giza kondizioari buruz

hausnartzeko gonbita egiten dute alegiek. Gizarte gogor, latz, lehiakor eta

gupidagabea ispilatzen da alegietako piztien munduan, beti borrokan, bizitzaren

alde (1978a: 1 -16). Fikzioaren bidez egia aurkitu nahi dela diosku García

Gualek, antzinako erretorikoek esan bezala.

- Ekintza bat antzezten da. Izan ere, drama-izaera du alegiak. Horregatik, ekintza

osagai oinarri-oinarrizkoa du, esaera zaharretan ez bezala, esaterako (ib.: 12).

- Pertsonaiek eskematikoki bereizten dituzten ezaugarriak dituzte. Bereizgarri

finko samarrak dira, pertsonaien indarrak eta adimenak mugatutakoak (ib.):

lehoia indartsua da, idia saiatua, bildotsa baketsua, sugea doilorra… 18 . Halere,

pertsonaiek ez dute balio finkorik: gatazka barruko beren arteko harremanak eta

kokatzeko moduak zehaztuko dute haien balioa (ib.: 14-1 ).

- Alegia orok asmo moral bat du, portaera jakin baten ebaluazioa iradokitzen duen

neurrian, esplizituki (irakaspenaren bitartez) nahiz inplizituki (pertsonaiak bere

jardunbidean izandako arrakastaren edo porrotaren bitartez) adierazia (ib.: 12).

Ondorio moralak bereizten du berariaz alegia beste generoetatik (1978b: 181).

- Laburtasuna, apaindura gutxiko estiloa, bakuntasun aszetikoa: ezaugarriok

gailentzen dira alegia esopoarretan. Geroztikako itzultzaile eta egokitzaileek

beren modura koloreztatu dute kontakizuna (1978a: 16).

- Asmoari dagokionez, errealismo ironikoa dario alegiari. Izan ere, espezieen

berdintasunik eza naturak markatzen du, haren aginduak inola ere ezin ezezta

baitaitezke. Hain zuzen ere, gizabanakoaren akatsik gaitzetsiena bilduma

esopoarrean hauxe da: naturak eman dion kondiziotik irten nahi izatea (1978b:

196-199). Asmo hori, naturak bakoitzari eman diona baino gehiago izateko

nahikunde hori, subertsio moral eta politikoa da.

18 Halere, ezaugarritze hori nahiko arbitrarioa da, eta kultura batetik bestera alda daiteke.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!