26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

bi)”. 1001 gauakeko narrazio-ereduari jarraikiz egina dago liburua. Hortaz, narrazio

nagusiaren barruan sarturiko kontakizun autonomoak dira sei alegi horiek, gainerako

ipuin, kanta eta literatur aleekin batera.

Haurrock eta Gomitak musika-taldeek alegiak argitaratu zituzten CD batean,

ordura arte erabili gabeko formatu batean, hain zuzen. Alegiak-Fables-Fábulas izan

zuen CDak izena. CDko paratestuek ohartzen gaituzte “Jean de La Fontaine frantses

idazlearen arabera”-ko 16 alegia daudela euskaraz 149 . Euskaratzaile klasikoen alegiak

ageri dira (Archu, Adema, Moulier, Leon), laburtuak zenbaitetan. Eta baita egungo

euskaratzaileenak ere (Daniel Landart eta Arantxa Hirigoien).

Markeliñe antzerki taldeak Txitxarra eta inurria lana estreinatu zuen 2006ko

abenduan Bilboko Euskalduna jauregian. La Fontaineren “La Cigale et la Fourmi” hartu

zuen taldeak abiapuntu baina beste ikuspegi bat jorratu zuten. Markeliñek inurri

zikoitzaren eta txitxar eskuzabalaren figurak jorratu zituen. Edertasuna bilatzea, uneanunean

gozatzea eta lasaitzea janaria biltzea bezain interesgarria eta beharrezkoa dela

irakasten du txitxarrak. Markeliñe taldeko Joxerra Martinez zuzendariaren esanetan,

“guk erakusten dugu aurreztea ona dela, baina zikoizkeria txarra. Eta txitxarrari zentzu

positiboa ematen diogu, txitxarra ez baita alfer hutsa, ez da ezer egin gabe bazterren

batean etzanda dagoen norbait; dibertitu egiten da, besteei erakutsi egiten die eta inurriei

janaria eskaintzen die” (Gara, 2007, urtarrilak 4, 44). Jasotzaileari buruz zera diosku

zuzendariak: “antzerkia planteatzen dugu helduentzat balitz bezala”.

Xabier Susperregik alegia-bilduma oparoa (330 alegia inguru) argitaratu zuen

2008an, Oiartzungo Udalaren babespean, Behin batean… alegia izenburupean. Tradizio

guztiak ekarri zituen bildumara: Euskal Herriko alegiak (ahozko tradiziokoak, euskal

alegialarienak, hala nola Samaniego, Ibáñez de la Rentería, Pisón y Vargas, Govantes,

Xerika, Artola, Archu, B. Mogel, Oxobi… eta egilearenak berarenak), idazle klasikoen

alegiak (Esopo, Fedro, Aviano, La Fontaine, Gay, Lessing, Florian…) eta mundu

zabaleko alegiak (Asia, Europa, Amerika eta Afrikakoak). Hitzaurrean hartzaile bikoitza

149 “Lehoia eta Garratoia” (Daniel Landart), “Belea eta Axeria” (Jules Moulier), “Haritza eta

Kanabera” (Arantxa Hirigoien), “Axeria eta Mahatsa” (A. Hirigoien), “Usoa eta Xinaurria” (A.

Hirigoien), “Mendia haur-minetan” (J. B. Archu), “Laborari aita-semeak” (L. Leon), “Bi ahuntzak” (A.

Hirigoien), “Otsoa eta Bildotsa” (D. Landart), “Igela eta Idia” (D. Landart), “Hititar garratoia eta larretar

garratoia” (D. Landart), “Ttirritta eta Xinaurria” (D. Landart), “Erbia eta Dortoka” (D. Landart), “Belea

haragiki” (Gratian Adema), “Mandoaren espantuak” (J. Moulier), “Emazteak eta seregetua” (A.

Hirigoien).

368

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!