26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alegia klasikoak euskaraz

horren beste lekuko bat “Eskuara” poema adoretsua 100 da, Haur elhe haurrentzat

liburuko alegien artean agertzen dena.

Kultura-kezka ere izan zuen Oxobik. Euskal Herriko jendeak eta haien

mintzamoldeak ederki asko ezagutu zituen. Alegietan agertu zituen batak eta besteak:

inguruko herrietako eskualdunak, buhameak, kaskoinak. Gurasoen jatorriak (kanboarra

aita, itsasuarra ama) eta aitaren lanbideak (guarda, leku-aldakuntza ugari izan zuena)

zerikusia daukate ezagutza zabal horretan. Kaskoin piska bat ere entzun zuela esana du

Xarritonek, aitaren lanbideko lagunen ahotik (1990: 6).

Euskal Herriko mendebaldeko literaturaren ezagutza ere bazuen. Ainhoa Beolak

ikertu duenez, neologismoak erabili zituen Hegoaldeko zenbait idazleren antzera, eta

haren ingurukoen joeraren aurka. “Idazle ikasia eta landua zela” ondorioztatu zuen

Beolak (in Moulier, 1992: XIII). Bat nator horrekin. Alegialariak, behintzat, ezagutzen

zituen: Iturriagaren eragina, batez ere, azpimarragarria iruditu zait.

270

Poetika

Kezka horiek guztiak zituelako, ardura didaktikoa hartu zuen bidarraitarrak,

alegiak eta bestelako poemak idaztean: euskara eta euskal kultura helarazi nahi izan

zituen Oxobik molde herrikoietan. Horren lekuko ditugu, besteak beste, alegiak; bai eta,

alegia ez direnetan, Haur elhe haurrentzat liburuko zenbait konposizio, herri-kulturaren

ondarea oinarri harturik ondutakoak 101 . Hain zuzen, herri-kultura aintzat hartu zuelako

da indartsua Oxobiren poemagintza.

Eta hori guztia haurrentzat: Alegiak liburuko hitzaurrean, desira bat agertu zuen

bidarraitar idazleak: “Den bezala, liburutto hau onhartuko dautatet agian euskaldun

haurrek”. “Eskualdun haurrentzat egina da”, adierazi zuen. Bai eta alegiok gustuko izan

ezean, atsegin hartuko zutela haurrek “beha eta beha, P. Garmendia, Saratar adiskideak

egin aphaindureri”. Argi adierazi zuen Oxobik, beraz, nor zerabilen gogoan alegiok

100 Herri-lirikan bezala, imposibilia erabili zuen Oxobik maisuki: “Iratzea mertchikaz betehe

jarriko, / Zezen beltza zazpi chahalez erdiko, / labettoa elhur churiz gorrituko, / Eskualdunek Eskuara

dute galduko. // Ur gainean ezarri dute zubia, / Hartan erein ogiko hazi garbia, / Han jin arte irin ophilño

churia, / Eskuarak ez, ez du galduko mihia. //” (1944: 20).

101 Hala nola “Bat eta bat!” eta “Petirisantsen kantua”, doinu ezagunak ezarri baitzizkien kanta

zitezen; “Akherraren…”, aho-korapilo ezagun bat baliatuz idatzitako poema jostagarria; “Astoa eta

Otsoa”, euskal kantutegiko pieza batean oinarritua; eta “Akhelarre” eta “Negutik udarat” poema

estilizatuak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!