26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI. Euskal berridazleen alegiak

alegiak balira bezala azaldu ziren; hortik, seguruenik, Aitzolen hutsa alegia-kopurua

emateko orduan (“ogeita lau dituzu Zabala’ren alegiak”).

Anjel Zelaietak edizio bat prestatu zuen 1986an: Fábulas en dialecto vizcaíno.

Zabalaren eskuizkribuko alegia guztiak argitaratu zituen Zelaietak edizio horretan 46 .

Kortazar eta Billelabeitiak Uriarteren bilduma argitaratu zuten, Poesía

Bascongada. Dialecto vizcaíno izenarekin (1987). Orduan berriz ere ikusi zuten argia,

Zabalaren 10 alegiak 47 , eskuizkribuko 4, 5, 8, 11, 16, 17, 18, 26, 29 eta 33.ak hain

zuzen. Gainera, bi bildumen arteko (RIEV, Uriarte) desberdintasunak eman zituzten

edizioaren egileek.

VI.3. Alegiak gaztelania eta frantsesa ikasteko

Euskal eremuetako eskola-ume gehienak euskaldun elebakarrak ziren XIX.

mendearen hasieran, eta irakaskuntza-hizkuntzak, berriz, bi erdarak, kristau-ikasbidea

irakasteko izan ezik, tradizioz, euskaraz irakasten baitzen, bai hegoaldean (Eguren,

1867: VI) eta baita iparraldean ere (Iztueta, 1996: 230). Kristau-ikasbidea izan zen,

hortaz, euskarazko alfabetatze bide bakarra urte askoan.

Izan ere, erdarazko irakaskuntzak bere bidea egina zuen XVIII. mendean, euskara

baztertzen zuten txosten, xedapen eta debekuen bidez 48 . Lehen tresna juridiko horien

ondoren irakaskuntza publikoa finkatzeko legeak onartu ziren: Guizoten legea (Loi du

28 juin 1833 sur l’instruction primaire) eta Moyanoren legea (Ley de Instrucción

Pública, 1857). Lege horiek mugatu zuten irakaskuntza publikoaren hizkuntza-politika,

frantsesaren eta gaztelaniaren mesedetan eta gainerako hizkuntzen kaltean. Euskal

46 Honela diosku Zelaietak: “Beste zenbait, hots, 3, 6, 12, 15, 20, 22, 25, 28, 30 eta 31.ak Juan

Antonio Mogelenak dira”. Ahaztu egin zitzaion Zelaietari 32.a aipatzea.

47 Hona izenburuak: “Madrilgo itsubarrizabaltzallaac”; “Guizon escu-eutsi”; “Ollar pelascatuac”;

“Ilteco egoan”; “Guizon parrasta, ta guizon yaquina”; “Medicu gaissoa il ezquero”; “Azuarra ta luqui min

artua”; “Il baten ganeco”; “Ugazaba andra eraguinguilleguia”; “Erbi, bicitzeaz gogaitua eta ugarasioac”.

48 Espainiako erresuman, Carlos III.aren 1768ko “Real Cédula” erret-agiriko VII. artikuluak

xedatu zuen lehen letrak, latina eta erretorika gaztelaniaz irakats zitezela.

Frantziako Errepublikan, berriz, “Barère-ren txostena”-k (1794) ohartarazi zuen ezen “le

fanatisme parle le basque. Cassons ces instruments de dommage et d’erreur”. Geroago, urte berean,

Convention Nationale-aren dekretuak xedatu zuen hainbat departamendutan, haien artean Pirinio

Apaletako departamenduan (“dans la partie des Basses-Pyrénées dont les habitants parlent un idiome

étranger”), ezen udal guztietan irakasle bana ezarriko zela frantsesa irakats zezan.

167

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!