26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Ideologia-alderdian, inoiz Walt Disney faktoriaren eraginaren zantzuak suma

daitezke bertsioren batean, jatorrizkoa eztitzearren.

VI.7.10. Koldo Biguri (1962)

Gasteiztarra. Itzultzailea. Arabako Foru Aldundiaren enkargupean itzuli zuen

Bigurik Samaniegoren obra, arabar alegialariaren heriotzaren 200. urteurrenaren

karietara.

Alegiak. Fábulas izenburuarekin plazaratu zen, 2003an, Emilio Palacios-ek

apailaturiko edizio elebiduna. Palaciosek ikerketa zabala egin zuen edizio horretarako:

besteak beste, Samaniegoren bizitzaren eta lanen berri eman zuen, alegiei buruzko

azalpen sakona idatzi, eta bibliografia oinarrizkoa jarri zuen. Horren guztiaren ondoren

dator Biguriren itzulpena, sorburu-testua eta xede-testua parez pare jarrita daudela.

Bigurik, gainera, Samaniegoren iturriei buruzko oin-oharrak eta bestelako jakingarriak

ipini zituen. Eduki horiengatik guztiengatik esan daiteke itzulpen filologikoa dela

Bigurirena 141 .

Zenbait kezka adierazi zituen Bigurik “Itzultzailearen oharrak” goiburupean

(2003: 138-143). Bertsoen neurriak nolakoa behar zuen izan erabakitzeko zalantzak izan

zituela: neurri libreak ala tradizioko neurriak? Gaztelaniazkoak ala euskarazko

alegiagintzan erabilitakoak? Azkenik, itzulpenak helburu pedagogikoari eutsi behar

ziolako, zortziko nagusia hautatu zuela, besteak beste, gainerako euskal alegialariek ere

baliabide hori aukeratu zutelako beren asmo didaktikoei begira. Horrela jokatuta,

alegiok buruan atxikitzeko erraztasunak emanez, baliagarri gertatuko ziren

Samaniegoren alegiak XXI. mendeko haur euskaldunentzat, Biguriren iritziz.

Bere itzultzeko modua kalifikatzeko garaian, zenbait termino erabili zituen

Bigurik. ‘Bertsio’ terminoa erabili zuen pare bat aldiz: “[...] erabakia [...] jatorrizkotik

ahalik eta hurbileneko bertsioa egitea zen, beti ere bi hizkuntzen arteko aldea kontuan

izanik” (ibidem: 140). Aurrerago: “argi dago [...] nire itzulpen hau bertsio bat dela, ez

itzulpen peto-petoa”. Edozein modutan, aurreko euskaratzaileen moduetatik urruntzen

dela dio: “[...] aurreko alegi-itzultzaile zenbaitek ez bezala, neure golkotik oso gutxi

141 Hurtado Albir-en terminoak eta definizioak erabiliz (2001).

347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!