26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

Arrienek (ibidem: 8) eta bestek (Intxausti, 1990: 140; Torrealdai, 1997: 105),

nabarmendu zuten bezala, Euskal Pizkundeko kultura-susperraldiak zuzenean eragin

zien haur literaturari eta liburu didaktikoen garapenari.

Hegoaldean ez ezik, Iparraldean ere mamitu ziren euskaltzaletasuna eta kulturaeta

didaktika-kezka. Izan ere, lehenengo Mundu Gerraren ostean, 1921. urtean,

Ustaritzen, gazte multzo bat bildu zen zerbait egin nahiz euskal kulturaren alde: Barbier,

Apeztegi, Elissalde, Dassance, Souberbielle anaiak, Garmendia eta beste. Horien artean,

Oxobi. Besteak beste, Gure Herria aldizkaria sortu zuten gazte horiek beren lanak eta

kezkak agertzeko (Haritxelar, in Moulier, 1966: 8).

Berriki, Xabier Hiriartek “Uztaritzeko Eskola” izena 72 jarri zion gazte talde

horri, nonbait Sarako Eskolako idazle-taldeak izan zituen irizpide berdintsuak atzeman

zizkiolako-edo. Izan ere, Sarakoek bezala, Uztaritzeko idazle haiek helburu bikoitza

izan zuten: ideologia nahasmenaren ondorioz, kristau ideologia finkatu nahi izan zuten

eta euskal zaletasuna iratzarri. Helburu horietaz gainera, beste ezaugarri bat ere izan

zuen talde hark: didaktismoa (in Moulier, 2003: 8-9).

Gogora dezagun, baita ere, tartean, urte gogorrak izan zirela euskararentzat,

euskal liburuentzat eta, oro har, euskaldunen antolamendu politikoarentzat. Debekuen

bidez 73 eragotzi ziren euskara eta euskal liburugintza 74 , bai Primo de Riveraren

diktaduraren garaian (1923-1930), baita faxisten altxamenduaren eta Espainiako

gerraren ostean ere.

Horrenbestez, alegia eta alegialari asko ditugu Euskal Pizkundean: egoera

soziopolitikoak eragin zuen kultura-susperraldiaren eraginez, Pizkundearen

hastapenetatik XX. mendeko bigarren hamarkadara arte; eta, baita ere, irakurgai-liburu

eta material didaktikoak sortu beharraren beharrez, euskal hezkuntza hasi berriaren

testu-gosea ase zedin, Pizkundearen azken hamarraldietan.

72 “Gizaldi gaztea” ere esan izan zaio (Lourdes Otaegik, “Poesia Vasca del siglo XX”n).

73 Katixima euskaraz erakusteko debekua (1902), Iparraldean. Frantziako Errepublikako

Irakaskuntza Publikoko eta Arte Ederretako Ministroak zabalduriko zirkularra (1925), lehen hezkuntzan

frantsesa ez besteko hizkuntzak eta dialektoak erabiltzea baztertu zedin adoretzen zuena (Torrealdai,

1998: 49-50; 74-77).

74 Espainiako Gobernuak, 1925ean, Erret-Ordena baten bidez, gaztelaniaz ez beste idatzitako

liburu guztiak erretiratzea agindu zuen. Litekeena da horixe izatea Joseba Altunaren Ume euzkaldunen

laguna irakurgai-liburua erretiratzeko arrazoia. Izan ere, Haur liburuen erroldako ohar batek honela dio:

“libro de lectura para los niños de las escuela. Edición destruida posteriormente por la Diputación de

Bizkaia” (1987: 20).

224

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!