26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

tchostatzeko, / Menturaz hen skolatzeko. / Tchostatzia, / Skolatzia / Hanitz alditan / Ber

thokietan / Egoten dia.” (1848: 7). Horazioren esakun famatua dugu poematxoaren

mamian: ‘tchostatzia’ eta ‘skolatzia’ elkarren eskutik, Ars poeticako “instruire aut

delectare” hura, azken batean.

Liburu bereko “Aitzin-beghia”-n bere helburuen berri eman zigun Archuk: “ene

lehen atsia izan da Franzia guziak alxatzen duen gizon horen ohizpenaren alxatzia

Uskal-herriaren erdian; bigarrena aldiz, (...), holaxet franzes minzajia ikhas ahal dezeten

aisago” (ibidem: 9-11). Bi helburu, beraz: alegialari frantsesaren ospea Euskal Herrian

zabaltzea, bata; euskal herritarrek frantsesa erraz ikasteko bitarteko egokia eskaintzea,

bestea.

Archuk legeak ipinitako helburua bete zedin argitaratu zituen alegiak, eta berenberegi

aipatu zuen legeak zertara behartzen zituen irakasleak, horrela argitalpenaren

beharra justifikatzeko:

Erranen daute, arauz, Errearoaren 1833 eta 28-ko legheak zabaldu duela muga

berribat ikhastarzunari, eta uskal-herriko ikhaserazlek behar dutela bere skolierer

franzesa erakutzi (ib.:11).

Frantsesa irakasteko behar hura behin eta berriz agertu zuen sarreran:

Frantzian nahi bada sorthurik diren, badire hanitz Bortu iphar aldeko izkerrian

zoinek bere anaien, bere aitzindarien minzagia enthelegatzen eztutenak. Nolaz hori? -

Zeren eztuten bi minzagetan izkiribaturik diren libururik (ib.).

Eta geroago ere bai:

Uskal-herriko haurrek beharlukete, hola da ja ene ustea, habil-enekinkobat,

gramatikabat, zoinekin ikhas ahal dezen berek Franzes hitzkuntza. Gramatika hori haur

hoien eskuetara hel artino, uste dut aleghia igorten deitzedan hoiek aisaeraziren dereiela

Franzesaren ikhastia (ib.: 13).

Alegien hizkuntza aztertu zuen Ricardo Gómezek, eta ondorioztatu zuen

Iparralde guztiko eskoletan ulertua eta zabaldua izateko asmoa izan zuela Archuk:

Espero zitekeen Altzurukuko maisuak zubereraz idatziriko itzulpena laga

ziezagun: baina [...] Archuk lan honentzako barreiatze asmoak Zuberoatik at ere

kokatzen zituen, Iparralde guztiaren haur-eskoletan alegia. Ziuraski, xede horrek

eraginda burutu zuen itzulpena, zuberera ardatz hartu bazuen ere, beste euskalkitako

hitzak eta bereziki adizkiak erantsi baitzituen (1990:15).

Testua hedatzeko asmo hori, frantsesa ahalik eta umerik gehienengana zabaltzea

baino ez zen, euskarazko testua praktikan frantsesa ikasteko bitartekari huts besterik ez

baitzen. Liburua ele bitan argitaratu izana, hau da, testua euskaraz ere argitaratu izana,

195

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!