26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Idazteko zaletasuna dela eta, baditu beste lan batzuk Ipui onac alegia-liburuaz

gainera. Esaterako, Gabonetaco cantia Vizcaitar guztientzat (1819). Itzultzaile ere

jardun zuen: Espaiña’ko Gotzai-buruaren Artzai idazkia (1820) euskaratu zuen. Eta

testu-zuzentzaile ere bai, Ulibarri arabarraren laguntzaile hain zuzen, haren testuak

orrazten ibili baitzen (Altzibar, 1982: 462; Kaltzakorta, 1992: 5-6).

Nolanahi den, apaltasun zintzoz, seguru asko emakume-kondizioak eraginda

bere burua gutxietsi beharrez, berretsi egin zuen egiletza (1804: 16):

Arbezate bada Euscaldunac, nescacha baten emaitza, edo presente au. Gauza

onic badago, esandezatela iñorena dala, ez nerea; oquerric badacuste egotzi nere gañera;

berdin arteac ez du emango sagarric.

Idatzi, eta euskaraz idatzi behar zelako kontzientzia argia izan zuen Bizentak.

“Adigarria” oharreko hitzak, lekuko:

Ai baleude aitatu ditudan becelaco jaquitunac, Samaniego ta Renteria Euscaldun

euscarara eman batzuec! Beste egunic ecusico luque gure Poesiac, edo versoguintzac.

Asi bear da ta jarraitu, aurreratuco bada (ibidem: 89).

Handiki baten semeari, Victor Muniberi, eskaini zion alegia-liburua Bizentak.

Beste alegialari batzuen eskaintza-ereduari jarraitu zion horretan azkoitiarrak. Antzeko

edukiak dituzte, esaterako, La Fontainek Monseigneur le Dauphini idatzitako eskaintzak

(1668) eta Bizentarenak. Frantziako Dofinak, Louis XV.a gerora, 7 urte inguru zituen,

eta Victor Munibek, 6 inguru. Xabier Munibe Adiskideen Elkartearen sortzailearen

biloba zen Victor, gerora Peñafloridako X. kondea eta, Bizenta Mogelen hitzei

erreparatuz gero, literatura eta musika maite zituzten sendi batean hazi zen:

...zu cera guciz Ipui zalea. (...). Leiatzen cera ceu ere buruz icasten, ta besteai gero

contatzen. (...). Arquituco dezu canta gaitzat catu eizariaren Ipui zortzicoan berariz

ipiñia. Badezu norc zortzico berri bat soñuan atera, ta irutzen bazera zure arreba

gaztecho aitatu ditudanequin, cein ederqui irtengo duen catuaren zortzicoac. Aita jaunac

biolinarequin laguntzen dizutela! (1804: 7-8)

Eskaintzaren goiburuan Don Victor Munibe ta Aranguren egon arren, beste

jende mota bat zebilkion Bizentari buruan. Izan ere, gaztetxoentzat eta nekazarientzat

atondu zituen alegiak:

Ipuioc atera nai ditut gaztecho, ta necazarientzat, edo Bizcaian esan oi dan

becela, nequezaleentzat (ibidem: 1).

Kezka soziala bazuela erakusten du horrek, garaiko ilustratuek heziketa gizarte

klase apaletara zabaltzeko erakutsi zuten kezka bera, hain zuzen. Erabaki horrek

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!