26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

DORNAKU, Juan María Román “BERA” (1917). “Goyetxe’ren alegiak. Belea ta

axeria”, Euskal-Esnalea, 155. zka., 132. Lf I-2

DORNAKU, Juan María Román “BERA” (1917). “Goyetxe’ren alegiak. Ttirritta ta

xinaurria”, Euskal-Esnalea, 156. zka., 146-147. Lf I-1

VI.6.7. Joseba Altuna Aldasoro “AMILGAIN” (1888-1971)

Ideologia

EAJkoa zen. Gerra ostean, frankismoak jazarria eta zigortua. Euskaldun berria.

Bizkaiko Foru Aldundian euskara-irakasle, 1936 arte. Itzultzailea. Atzerriko idazleen

lanak itzuli zituen, hala nola, Grimm anaien ipuinak, Oskar Wilderenak, Afanasievenak

eta Esoporen alegiak.

Euskal eskolak indartzea helburu, haur liburu didaktikoak prestatu zituen, umeek

euskaraz irakur zezaten. Haur liburu horien artean, Ume Euzkeldunen Laguna (1920)

da 93 aipatzekoa. Irakurgai-sorta bat prestatu zuen libururako, tartean alegiak, orduantxe

jaiotako euskal eskoletan eta euskal hezkuntzan erabil zedin. Didaktika-bide gisa,

umeek ikastea eta atsegin hartzea uztar zitzaten nahi izan zuen: “idazti au irakuŕtiaz

asko ikasiko dozube ta noxian bein sendo baŕe-egin be”.

Bi hartzaile desberdin dituzte bere alegiek: “Mutiko-neskato euskaldunei”

eskaintza ez-sexista egin zuen Altunak Ume Euzkeldunen laguna irakurgai-liburuan;

herritar heldu abertzalea zuten, berriz, hartzailetzat Euzko-Deyako Esoporen alegiek.

Corpusa eta iturriak

Ume Euzkeldunen laguna liburuan 8 alegia moldatu zituen, ipuin eta bestelako

irakurgaiekin batera, hitz lauz. Horietatik sei datoz iturri klasikoetatik: bat, Esopotik;

hiru, La Fontainetik; bat, Samaniegotik, eta beste bat hibridotzat hartu dut. Beste biak,

“Amilgain”-ek asmatutakoak edo beste iturri batzuk erabiliz moldatutakoak dira 94 .

Bestalde, hitz lauzko 27 alegia argitaratu zituen Altunak Euzko-Deya aldizkari

jeltzalean, “Esoporen ipuñak” izenburu orokorraren pean eta “Amilgain” goitizenarekin.

93 Haur liburu didaktikoen erroldan (1987: 40) ohar bitxi hau irakur daiteke: “ La 2ª edic. 1920.

Libro de lectura para los niños de las escuelas. Edición destruida posteriormente por la Diputación de

Vizcaya”.

94 “Arkumia ta azerija”, “Katuba ta azerija”.

253

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!