26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Samaniegozaletasuna Hegoaldeko euskal idazleen artean noraino zegoen sartua

erakusten digu, baita ere, “On Felix Maria Samaniegori bere ildako eunkidan” Pepe

Artolaren bertso-sailak: “Zure izena zeñek / ez du ezagutzen? / Jaio orduko batek / non

ez du entzuten? / Lendabiziko letrak / astian ikasten, / denen aurrera zera / poliki

azaltzen, / eta gure zentzura / goxo-goxo sartzen” [...] “O zer ikasbide ta / buru argitzea /

dan zure ipuiyak / irakurritzea! / Naikua da eskuan / bat beiñ artutzea, / eta berari pozez

/ begira jartzea, / eta lo dan zentzua / azkar esnatzea” (2006: 326).

Hala ere, geroago, Hegoaldeko euskal poetak Espainiako poeten bertso-neurriak

hartzen hasi ziren (Aldekoa, 2004: 129). Hala, poliki-poliki bada ere, berritze poetikoa

gertatu zen euskal poesiaren alorrean Lizardi, Lauaxeta eta beste poeta batzuen

ekimenez. Berritze horrek esplika lezake alegiak poeten jomugatik kanpo gelditu izana,

eta, neurri batean, alegiarik aurkitu ez izana Hegoaldean, Espainiako gerra zibilaren

aurretxoan. Izan ere, ordura arteko poesia egileek bertsokera tradizionala eta

bertsolarien moldeak erabili zituzten. Hala, poeta horien obretan, beste mota bateko

lanen artean, alegiak ere agertzea konstante bat da. Gogoan har, bestela, aurreko

egileak: Eusebio Azkue, Felipe Arrese Beitia, Ramon Artola, Gratien Adema... Poesia

idazteko modu hori, beraz, eten egin zen XX. mendeko bigarren-hirugarren

hamarkadetan.

Hiru kultura-eragile nagusi horien ekimenez gain, euskal eskolak sortzeak eta

euskal hezkuntza suspertzen hasteak ere lagundu zuten, XX. mendeko bigarren

hamarkadan alegiagintzaren iraupenean eta bilakaeran. Alegien generoa, berriro ere,

eskolaren esparruko irakurgaitzat hartzen hasi zen, aspaldi luzean ez bezala. Izan ere,

eragile-funtzioa izan zuen eskolak haurrentzako eta gazteentzako liburugintzan.

Ikasliburuak sortu beharra berehala ikusi zen. Eta egileek ekin zioten langintza horri,

beren gisara nahiz talde edo erakunderen batek eskatuta.

Hala, bada, beste askoren artean, alegien alorrean, Altuna Aldasororen lana

(1920) eta Ramon Intzagarairen liburua (1922) plazaratu ziren testuinguru horretan.

Haurrentzako “Libros de lectura y cuentos” atalpean sailkatu zituzten Arrienek eta

abarrek Haur liburu didaktikoen erroldan (1987).

223

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!