26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

122 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (189 .5-1923)

izango da, bertako historia edota geografiari buruzko inongo aipamenik egiten ez den

bitartean . Gure eritziz, garbi dago euskal agintari karlistek orokorrean, eta irakaskuntza

arloan ere, egin nahi izan dutena Estatu liberalaren aurka jotzeko helburuak bultzatua izan

dela eta "el día suspirado de la restauración de la monarquía tradicional" horren zai ;

espainiar monarkiaren itzalpean foruak babes daitezkeelako bai, baina ez Espainia gauza

arrotza balitza bizi dutelako" .

Ez genituzke gerra karlistaren garaiari eskainitako lerro hauek bukatu nahi

unibertsitatearen gaiari buruzko aipamenena egin gabe . Estatu karlistaren markoan

Oñatiko unibertsitatea berririkia izango da, momentu horretan (1874) Euskal Herriak

ordurarte ukatu izan zaion goi milako irakaskuntzako zentrua izango duelarik. Nahiz hau

berez interesgarria izan, gure aldetik urte berean, eta Oiñatiko Unibertsitatea horren

zentzu eta buru izango delarik, sortu unibertsitate-barrutia azpimarratuko genuke : euskal

unibertsitate-barrutiaz hitz egin daitekeen lehen aldia dugu -"Las cuatro provincias vasconavarras

formarán para fines académicos un distrito universitário""- . Ez dakigu zer

eman zezakeen euskal unibertsitate-barruti horrek, hau arautzeko "Real Orden"-ak dioen

horretaz gain, baina Oiñatiko unibertsitea irekitzea gerraren testuingu hutsean ulertu behar

delakoan gaude -espainiar unibertstate karlista litzateke, besterik gabe-, eta "servir á Dios

y honrar mucho á la Patria . . . y la lealtad a sus Reyes i78 goi mailako euskal irakaskuntzzentrua

izan zitekeenetik urruntzen gaituela deritzogu .

Orokorrean, eta laburpen gisa, esango genuke, foruek indarrean iraun duten

bitartean, euskal erakundeek zorroztasun handiz jokatu dutela Espainiako gobernuak

hezkuntza arloan har zezakeen edozein erabaki foruen aurka joan ez zedin . Ikusitakoaren

arabera ezin uka daiteke euskal erakundeen arteko nolabaiteko jarrera amankomuna izan

76 Dena dela, sinplekerietan ez erortzeko, hau zertxobait argitu beharko genuke . López Adanek

dioenez, fenomeno karlistaren berri eman nahi izanez gero, Euskal Herriari dagokionez, Antzinako

Erregimenaren defentsa "hutsa" azpimarratzearekin ezin gintezke gerat ; akulturazio arrazoiak zein maila

ekonomikokoak ere jokuan daude, baita arrotza den inbasioarena ere ; beste gauza bat da karlismoaren

zuzendaritza jauntxo erreakzionarioen eskutan egotea edota guztiz intrantsigentea den Elizaren eragina

nabarmentzea (LOPEZ ADAN, E . (1978 ) : Del carlismo al nacionalismo burgués . Donostia : Txertoa ;

51-67) . Garmendiak karlismoaz baino, karlismoetaz hitz egitea zuzenagoa dela deritzo (GARMENDIA,

V . (1985) : Op . cit.) . Ikusi ere LAZARO, R .M . (1982) : "Poder carlista y respuesta popular", in Sancho

el Sabio, 2 . zk. ; 109-130 .

77 "Real Orden creando un Distrito Universitario, cuyo centro y cabez será la Universidad de

Otiate, y prescribiendo reglas para el concierto y armonía entre la Universidad y Establecimiento de

Enseñanza del Distrito", in ORDOÑEZ, S . (1875) : Discurso inagural que en la apertura de la Real y

Pontificia Universidad de Oïrate verificada por .M. S el Rey Don Carlos VII el 16 de diciembre de 1874

pronuncio el Sr. D. Salvador Ordoñez Abadía . Tolosa : Imprenta Real ; 5 . eranskina, 38.

78 ORDOÑEZ, S . : Op . cit . ; 10-11 . "Dios, Patria y Rey" lema askotan argetzen bada ere, badirudi

foruek ez dutela arreta berezirik merezi euskal barruti hori sortzen denean .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!