26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (189.5-1923)

mendebalean kokaturik, bi prozesu nazional mota bereiz daitezke : prozesu motela bata,

prozesu azkarra bestea . Lehenengoa Estatu-nazioari dagokio : Estatuaren sorrerari,

errealitate politiko bema eraikitzen delarik, zentralizazio politiko-administratiboa

ezaugarri nagusitzat duen penetrazio fasearen ondorioz, nortasun nazionalaren

elementuen sorrerak jarraituko dio . Hemen ere zentralizazioa ezaugarri nagusia izango

dugu eta amankomuna den, edo izan nahi duen, corpus ideologikoaren eraikitzeari ekingo

zaio, helburua nazioarenganako kontzientzia piztea izango delarik . Horrela ikusten da

hezkuntzak, edo hobe esanda hezkuntza sistemak, beste elementu batzuekin batera

(armada, burokrazioa, zerga sistema . etab .) funtsezko papera betetzen duela Estatua

eraikitzeko garaian, identitate nazionala sortu eta indartzerakoan oinamzko tresna den

neurrian, Estatuaren oinarri ideologikoa baita identitate nazionala .

Baina Estaturik ez duten nazioen kasuan beste bat izango da proposatuko zaigun

eredua . Lehen prozesu nazional motelaren eredua baldin bagenuen eskuartean, orain

prozesu azkarrarena interesgarri suertatuko zaigu . Hemen koka genitzakeen nazioek

egoera bereziari aurre egin beharko diote : alde batetik, besteak ez bezala, ez dute

Estaturik eta, beraz, ezta honek martxan jartzen duen Hobsbawmek aipatzen zuen

injeneritza ideologikoa ere ; bestalde, Estatu horien barruan sortzen diren heinean, Estatunazioak

irensten duen nazioak hil ala biziko borrokan etsai nagusia izango du Estatua,

nazio batek (Estatu-nazioak alegia) bestea ukatzen baitu` . Beste era batera esanda, eta

hezkuntzaren arloan kokaturik, Estaturik ez duen nazioak ez du hezkuntza sistema

nazionalik (armada, zerga sitema, . . ., ez duen bezala) eta legitimazio tresna indartsuaren

faltan aurkitzen da; baina ez hori bakarrik, nazioa ukatzen duen Estatuaren hezkuntza

sistemaren eraginari aurre egin beharko dio, horrek legitimatzen baitu Estatuaren oinarri

ideologikoa den nazioa .

Beraz, Estaturik gabeko prozesu nazionala beste era batekoa izango da . Lehenengo

kasuan Estatuaren sorrerari Estatu-nazioa legitimatuko duen momentuak jarraitzen badio

21 Ikus daitekenez, Estatu nazioaskodunen kasua alde batera utzi dugu . Gure iritziz "Estatu

nazioaskodun"aren formula hori, hainbat kasutan behintzat (gertukoak adibidez), egoera gatazkatsuak

indargabetu nahirik Estatua kolokan jarr dezaketeen prozesu nazionalak estaltzeko erabilia izan da, guk.

hain zuzen, gure analisirako horiek itzaletik atera nahi ditugularik . Azkenean ez dira faltan izango,

aniztasuna onartu arren, honako argudio honen antzekoak : "la contribución legitimadora de la Nación

española es efectivamente tan importante" ; "la Nación española corto comunidad específica sociabnente

determinada y cuya permanencia histórica da cuenta asimismo de la continuidad de la forma política

correpondiente" ; "ningún Estado, por tanto tampoco el Estado español, está decidido a prescindir del

argumento nacionalista a la hora de asegurar la justifncación al orden político ( . .) la Nación tiene unos

efectos constructivos o centrípetos en el edificio estatal, al hacer reposar a éste sobre cimientos ciertos

y sólidos, indiscutibles" ; hori bai, "la Nación española como unidad constit tivanente plural"

(SOLOZABAL . J .J . (1994) : "El Estado Autonómico como Estado Nacional . (Adaptabilidad y

rendimiento integrador de la forma política española)", in H .E . :

historia Salamanca : Edicones Universidad Salamanca ; 179) .

Pueblos, naciones y estados en la

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!