26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren 373

hezkuntza sistema nazionalaren premiaz argien mintzatu den jeltzalea ; azkenik,

eskuartean izan ditugun informazio-iturrien arabera, euskal nazionalismoan nagusiak izan

diren ardatz ideologikoak jasoz, autonomialhezkuntza gaiak proiektu zehatz batetan

uztartu dituen bakarra dugu . Proiektu hau independentzia eta autonomia gaien inguruko

eztabaida pil-pilean dagoenean azalduko du Landetak, gure ustez euskal

nazionalismoaren aurpegi autonomia-zalea ezagutzeko bikainenetarikoa den lan batetan ;

hain zuzen ere aipatua dugun bere hitzaldi bat j asoko duen Los errores del nacionalismo

vasco y suus remedios .

Landetak dioenaren arabera, antzeko proiektu baten inguruan bildu beharko

lituzke euskal nazionalismoak bere indarrak, politikoki zuhur jokatu nahi badu behintzat .

Gehiegi luzatu gabe, bere ustez, autonomia proietuak orain azalduko ditugun ezaugarrien

antzekoak izan beharko lituzke . Estatuak autonomia eman behar die Araba, Gipuzkoa,

Nafarroa eta Bizkaia "probintziei" ; hots, herrialdeena litzateke autonomia . Baina aldi

berean "la región" litzateke autonomia izango lukeena, eta honi dagokio, besteak beste,

"dieta- y ejecutar las disposiciones gubernativas y administrativas que afecten . . . a la

enseíianza"470 , gaztelania zein euskara liratekelarik euskal "región"-aren hizkuntz

ofizialak . Baina, autonomia "probintziena" bada -eta hau esplizituki azalduko du

Landetak- nola betearazi aipatutakoa, "probintzia" bakoitzaren autonomia gaindituko

lukeen nolabaiteko erakunde edota egiturarik gabe? . Ikusten da ikuspegi ideologikotik

zailtasunak nabarmenak direla euskal nazioa/euskal herrialdeak binomioaren armonia

bilatzeko garaian -antzinako "Euskal Estatuen" irudia baitago jokuan-, finean nazioa (edo

nazioaren zati bat esan beharko genuke) egituratzeko planteamendu ahulak isladatzen

direlarik Landeta bezalako ideologo argiarengan ere . Bera horretaz jabetzen dela esango

genuke, eta erantzuna ematen saiatu arren, erakusten duen indefinizio mailak dioguna

frogatuko luke . Udalak abiapuntutzat harturik -"probintzien" "genuinas representaciones"

diren neurrian-, hauei dagokie, bere ustez, autonomia indarrean jarriko duten erakundeak

sortzea, zehaztuz "qué finiciones de ella [autonomiarenak, alegia] corresponde a los

Municipios y cuáles a las Diputaciones o a las Cámaras legislativas vascas o a

cualquiera otra entidad que tomo consecuencia de esa autonomía juzguen crear los

propios Municipios"47 . Hau da, euskal "probintziak" konfedera edota amakomuna

daitezke, baita "lau probintzietako" lege-erakunde bakarra sortu ere komenigarria ikusten

badute, baina jakinaren gainean -autonomia hori Estatuaren barrukoa dela ulertzen den

hein berean- euskal "probintzi" bakoitzaren batasunaren baitan eman behar dela

autonomia ; hots, euskal "probintziak" "probintzien" arteko batasunaren aldeko aukera

egin dezakete, baina baita, aukera den neurrian, kontrakoa ere -"probintziarena" da apurtu

ezin daitekeen batasun bakarra-, nazioaren egitura politikoa zintzilik gera daitekeelarik

-batere zehaztu gabekoa edozein eran- .

470 LANDETA, E . (1923) : Los errores del uacionalisrno . . . : Op . cit. 20-21 .

471 Ibidem ; 21 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!