26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

268 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

espainiarrek -indar katolikoek barne- euskararekiko erakusten duten jarrera -etsai

amorratuenenak bakarrik erakutsiko lukeena- besteak beste, erlijioari dagokionez, kalteiturri

izugarria, euskaldunek jasan dezaketen kolpea -dagoeneko jasaten ari direnamingarriena

litzatekeelarik . Baina zein da -irakaskuntzaren esparruan kokaturik-,

fedearen zaindaria den heinean -hala beharko luke behintzat-, Elizak jokatuko duen

papera? . Belaustegigoitiak ez du zalantzarako aukerarik uzten :

"Gauf ikusten ditugun eskolak, geyenak euskerearen kaltezkoak

dira; bai Gobierno arerio ta sisniste-epelak yaŕitakoak eta bai gune arteko

gofi naiz zuri, naiz soñeko baltz-luze dunek sortu dabezan ikastetxe

geyenak be i135

Ez zuri ez gorri -indar politiko espainiarrak edota espainiarzaleak-, baina ezta

kleroa -soineko beltz-luzedunak, alegia- ere ; Elizak, Estatuaren testuinguruan, espainiarra

baitlitzan jokatzen du eta alde horretatik ¡karragarria da erakusten duen arduragabekeria .

Egia da -eta dagoeneko nahikoa froga eman dugulakoan gaude- alderdi jeltzalea

kongregazio erlijiosoen eskuetan dauden eskolen alde behin baino gehiagotan azalduko

dena eta eliz gizon-emakumeen eskubidea aldarrikatuko duena, heziketa kristauaren

beharraren izenean, lehenengo, eta irakaskuntza askatasunaren defentsa lau haizetara

zabalduz, gero . Eta esango genuke bi arrazoi nagusi izan dituela alderdi jeltzaleak guzti

hau egiteko momentuan : berriro aipatuko ez ditugun arrazoi ideologikoak direla eta,

katolizismo sutsua, bata; eta -edozein eran aurreneko honekin bat datorrena- Estatuaren

aurkako enfrentamendua -Estatua ahuldu daitekeen heinean- indartzea,bestea, espainiar

eraikuntza nazionalak bere sendotasun falta agerian utziko lukeelarik . Elizaren alde

egingo du, bai, alderdi jeltzaleak, baina baldin eta hau espainiar gisa agertzen ez bada .

Behin baino gehiagotan aipatu dugu euskal nazionalista hauek erakutsi Elizarekiko

menpekotasuna ; eta hala da, baina beti ere Eliza Jaungoikoak lurrean duen ordezkaria den

neurrian . Alde horretatik bereiztu beharko genuke Erromako Elizarekiko jarrera

(erabateko sumisioaz hitz egin beharko genuke) batetik, eta, bestetik, espainiarra den

Elizarekiko jarrera . Azken honen autoritatea onartuko du baldin eta fedearen kontra ez

badago (azken finean fedearen inguruko ortodoxia Erromak markatzen baitu), baina,

formak asko zaintzen baldin badira ere, bere aurka agertu beharrean aurkituko da gauza

guztien gainetik fedearen zaindari izan behar duela ahazten duenean . Eta fedearen

zaindari izan behar duela ahaztuko du (espainiar zaletasunak horretara bultzatuko luke

zenbaitetan) euskara erlijio katolikoaren alde erabil daitekeen arma funtsezkoenetarikoa

dela kontutan hartzen ez duenean . Eta ez hori bakarrik: kristautasunaren aurka joko luke

duen funtzio nagusiari, euskararekiko mesprezuak bultzaturik, uko eginez .

Beste arlo batzuetan erasoak falta ez badira ere, irakaskuntzan gertatzen dena

benetan izango da iraingarria euskal nazionalismoaren ustetan . Iraingarria euskal

' 3 ' BELAUSTEGIGOITIA, F . (1921) : "Euskerazko Eskolak", in Lehengo euskalegunetako

itzaldiak . Bilbo : Euzko-Argitaldaria ; 109 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!