26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

58 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

"Reglamento dekretatu zuten, zeinak, Estatu espainiarrean lehenengo aldiz,

hezkuntza-egitura modernoa ezarriko duen'' .

Irakaskuntza publikoaz gain, irakaskuntza pribatua ere arautuko du araudi honek,

Estatuak duen "nazio" osorako egitura eraikitzeko nahia nabarmentzen delarik . Hemen

1814ko proiektuarekiko ezberdintasun adierrazgarria ageri da : honek, irakaskuntzaren

askatasuna printzipioaren izenean, irakaskuntza pribatuaren gaia ukitzen ez badu ere,

1821ko araudiak ezinbestekotzat joko du egitura orokorra gauzatu ahal izateko . Puelles-ek

dioskunez, eta Eliza absolutismoaren alde nabarmenki lerratu dela kontutan izanda,

"De ahí que las discusiones en la Cámara se poralicen en torno a

ti-es concepciones distintas de la educación : los partidarios a ultranza de

la nacionalización de la enseñanza, los que defendían la libertad de

enseñanza y los que mantenían una libertad de enseñanza sujeta a una

serie de limitaciones establecidas por el Estado" 74 .

Azkenekoa suertatu zen garaile, irakaskuntzaren askatasuna mugatzen delarik,

zentzu horretan, Estatuak hezkuntza alorreko kontrola lortzera zuzenduriko bidaian urrats

garrantzitsua finkatuz, erabateko "nazionalizatzea" gauzatu ez arren . Irakaskuntzaren

askatasuna ez da itotzen'' baina honek Estatuak ezarritako egituraren barruan aurkitu

behar izango du bere espazioa . Adibidez, nahiz eta irakaskuntza pribatuan irakaskuntza

uniformeari buruzko inongo agindurik ez egon -aldiz, askatasun osoa izango lukete zentru

pribatuek, irakaskuntza publikoan gertatzen ez dena-, "las reglas de buena política"

derrigorrez bete behar izango dira, eta Estatuak bere autoritatea ezarriko du Konstituzio

politikoak onetsitako printzipioen aurkako dotrina subertsiboak irakatsi ez daitezen' .

Bestalde, irakaskuntza hiru mailetan banatzen da (9 .art .), antzinako erregimenean

ez dagoen egiturari lege-corpusa ematen zaiolarik, honek berez duen garrantziarekin :

lehen aldiz barne koherentzia duen hezkuntza-sistema aurkituko dugu 77 . Horretaz gain,

eta goian esandakoa gutxietsi gabe, funtsean ez dago 1814ko proiektuarekiko aparteko

gauza berririk (lege estatusa lortzeak duen garrantzia ahaztu gabe) : irakaskuntza orokorra

73 PUELLES, M . de (1986) : Op . cit . ; 74-75 .

74 Ibid . ; 76 .

75 Printzipioen defentsa alde batera utzita, garbi dago baliabideen urritasunak oinarrizko zein

bigarren irakaskuntza esku pribatuetan -konfesionaletan- uztea zekarrela, guzti hau unibertsitatearen

"nazionalizatzea" hastearen "truke" (zentru pribatuetako irakasleen azterketa, eta zentru publikoko

irakasleren aurrean ikasleek egin beharreko azterketa ; finean, Estatuaren kontrola ezarri) .

7G Reglamento General . .. : Op . cit . ; 4 . art. ; 49-50 .

77 PUELLES, M . de (1986) : Op . cit . ; 79-80 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!