26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

192 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

sistema eraikitzeko garaian), oso adierazgarria da bigarren mailako zein unibertsitateko

irakaskuntzari buruz ezer ez esatea -ez du, beraz, eraikuntza osoaz hitz egiten (esan

beharrik ez dago, esate baterako, ze puntutaraino asetuko liratekeen berak azaltzen dituen

euskara arlo guztietarako hizkuntz baliagarria izan beharreko nahiak, irakaskuntza arloko

bi maila horietan euskarak izan beharreko lekuaz inongo aipamenik egiten ez duenean) .

Egia da bat egiten duena euskal diputazioekin hauek Estatuko gobernuari unibertsitatebarrutiaren

eskaria luzatzen diotenean ; baina ez du ezer esaten -hau onartua izango balitz-

Euskal Herrian eraiki beharko litzatekeen unibertsitateaz ; are gehiago, bere kezka bakana

irakasleen oposaketa sisteman datza, euskal unibertsitate-barrutiak euskal irakasleak

edukitzearen helburua ahalbideratuko lukeen heinean .

Bestalde, gure ustez gutxietsi ezin daitekeen lurraldetasunaren gaiari buruz ere

zerbait esan beharko litzateke . Euskal eskolak sortzearen beharraz ari denean, Aranak

esplizituki dio, ikusi dugunez, "en los pueblos de la frontera del euzkera" sortu beharko

liratekeela . Noski, arestian esandakoaren ildotik, defentsa estrategi baten logikaren

barruan ulertu beharreko helburu bat dela pentsa daiteke ; eta bere horretan bukatuko

litzateke Aranak proposaturikoa . Ez legoke, gure iritziz, haruntzago joan zitekeen inolako

urratsari buruz pentsatzeko arrazoirik, nahiz bera hezkuntza-sistema hipotetikoaz jardun .

Aranak egiten duen arraza eta nazioaren arteko identifikazioak (arraza guztiaren gainetik

egongo litzateke -independentzia, euskara, . . .-) lurraldetasunaren auzia, besteak beste,

zokoratu egiten du, askoren artean adibidez, Larrondek 20G azpimarratzen duen bezala .

Ondorioz, gai honi dagokionez, Aranak euskal eskolak sortzearen alde agertzen duen

nahiak ikuspegi nazional eza nabarmena duenik ezin dela ukatu uste dugu ; hots,

azpimarratu ditugun alderdietaz gain, nazioa bere osotasunean, baita lurraldetasunaren

aldetik ere, ez hartzeak Arana hezkuntza-sistema nazionalaren alde ez dela agertzen

pentsatzeko bidea ematen digu . Halaber, ildo beretik, esango genuke -besteak beste,

hezkuntzaren arloari dagokion gai hau ere kontutan harturik- Aranaren nazioanlismoak,

nahiz berak sarritan independentziaz hitz egin, ez duela euskal Estatu-Nazioaren

eraikuntza helburutzat hartuko edo, gutxienez, ez duela kontutan hartuko balizko

eraikuntza prozesu horrek eraiki beharreko hezkuntza-sistema nazionalean aurkitu

beharko lukela zutabe oinarrizkoenetarikoa .

Badago, azkenik, planteatzen dugun tesi hau indartuko lukeen eta Aranak sarritan

agerian uzten duen Euskal Herrian bizi den populazioaren zati baten kontrako jarrera

nabarmen bat, hezkuntza-sistema nazional hipotetikoaren eraikuntza kolokan jainko

lukeena . Gogora dezagun, gaia kokatzearren, berak sortu beharreko hezkuntza-sistemaz

eta aberriaren pizkundeaz zer dioen : hezkuntza-sistema sortu ; sistema horren barruan

egungo belaunaldi gazteak hezi ; itxaron belaunaldi hauek aberria pizteko adina izan

dezaten . Bat da, gure ustez, eskema honen barruan egin beharreko funtsezko galdera : zein

206 LARRONDE, J .C . (1977) : Op . cit . ; 122-124 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!