26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hezkuntza-sistema nazionalen sorrera 71

Gobernuari legea egin eta ezartzeko baimena emango dion "Ley de Bases"'2a

delakoa -taktika politikoen logikaren barruan kokatzeaz gain- etorriko denaren nolabaiteko

iragarpenetzat hartu beharko da . Lege horrek hezkuntza-sistemak jaso beharko lituzkeen

oinarrizko printzipioak azpimarratuko ditu -aztertzen saiatuko garenak hain zuzen- :

Estatuaren zuzendaritza (irakaskuntza pribatuaren kontrola barne), irakaskuntzaren hiru

epealditako banaketa, administrazio egitura zentralizatua, irakaslegoaren prestakuntza,

irakaskuntza uniformea, ikuskaritza, etab . Oinarri-legea aldaketarik gabe onartuko duten

Gorteetan antzeman daitekeen aparteko eztabaida ideologikoaren ezak`'-' garbi asko

erakusten du Estatuak behar beharrezkoa duen hezkuntza-sistema egonkorraren inguruko

akordioa ia erabatekoa dela, Gorte espianarrek ez baitute Estatua eraiki beharrari buruzko

inongo zalantzarik, eta honen diseinuan hezkuntza alorreko konfigurazioa (konfigurazio

nazionala, noski) ezinbestekoa izango da` .

2 .2 .3 .- Administrazio egitura

"Moyano" legeak arlo honi azkeneko atala eskaintzen badio ere127, administrazio

egituren gaia gure azterketaren abiapuntua izango da, eraiki nahi den eraikuntzaren

funtsezko oinarria dela uste baitugu . Izan ere, arestian esandakoa errepikatuz, arlo bat edo

bestea arautze hutsak ez luke berez eraginik izango (nahia adieraziko luke, besterik gabe)

eta politikak (hezkuntza-politikak, gure kasuan) kontutan izan behar du zeintzuk izan

daitezkeen sortu eta kontrolatu beharreko tresnak, hauen artean eraiki beharreko

administrazio sarea, Estatuaren makineria esango genuke, guztiz garrantzitsua delarik .

Gogora dezagun urte batzu lehenago, 1855ean, hezkuntza alorreko ardura,

"Ministerio de Gracia y Justicia" delakoaren ministeritzatik eskualdaturik, "Ministerio de

Fometo" izenez ezagutzen den horrek izango duela berriro . Itxuraz administrazio inguruko

jokoaren barruan joan etorri gisa uler daitekeen honek badu, gure eritziz, garrantzia duen

-eta kontutan hartu behar izango den- elementu adierazgarria . "Fomento" hitzak (pizte,

124 Ley de bases de 17 de julio de 1857, autorizando al Gobierno pra formar y promulgar una

Lela de Instrucción Pública, in M .E .C. : Historia de la Educación en España II . . . : Op . cit . ; 242-244 .

125 Ia esan daiteke eztabaidatu zen gai bakarra Elizaren ikuskaritza-eskubidearen ingurukoa dela,

baina ez dirudi aparteko zailtasunik dagoenik ere, kontutan izanik 1851eko kokordatua indarrean

zegoela (Ikus RUIZ, C . ; PALACIO, I . (1983) : "Iglesia y Educación en la España decimonónica : política

concordatoria (1851)", in Historia de la Educación, 2 . zk . ; 287-298) . Dena dela, egoera honek garbi asko

erakusten du Estatuarentzat ez dela batere erraza Elizaren itzaletik ateratzea .

126 Hona hemen, Puelles-ek jasota, Moyano-k berak hogeita hamar urte geroago lege honi buruz

esandakoa : "Esta ley ha durado y durará muchos años más porque dicha ley, y esto puedo decirlo nny

alto, fue una ley nacional" (PUELLES, M . de (1986) : Op . cit . ; 152) .

127 "Sección cuarta . Del gobierno y administración de la instrucción pública", in Ley de

Instrucción . . . : Op . cit . ; 288-300 . Ikuskaritzari dagokion tituluari geroago helduko diogu, nahiz atal

honen barruan egon, berez aparteko garrantzia duelako eta azterketa berezia merezi duelakoan gaude .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!