26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

270 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

euskaraz jakin bai"' . Jeltzaleek, euskal kleroaren kontzientzia astintzeko asmotan,

hausnarketarako deialdi bat baino gehiago luzatuko dute -besteak beste irakaskuntzan

antzeman daitezkeen euskararen kontrako erasoak direla eta-, fedeak pairatu behar duen

egoeraz jabe dadin 142 . Heziketa kristaua da arrisku bizian dagoena eta dagoeneko askotan

ikusten bada zenbait apaizen lan txalogarria alperrikakoa suertatzen dela eskolak duen

eragin kriminalarengatik, zer esan Eliza bera arazoaren sorburua denean'"? Noski, ez

dira kezka honekin egoera iraultzen saiatuko diren elizgizonak faltako eta "Jaungoiko

Zale" bezalako elkarteak sortzean jeltzaleen goraipamena jasoko dute ; halere, ezin da

fenomeno orokorra denik esan eta guztiz beharrezkotzat joko dute euskal nazionalistek

"los más obligados" diren horiek (kristau "profesionalak" azken finean) gertatzen ari

denaz ohar daitezen ahalegin guztiak egitea, helburua bat izanik : euskara irakaskuntzara

katolizismoaren mesedetarako"' .

6 .2 .5 .- Familia abertzalea eta eskola katolikoa

Alderdi jeltzalea euskal kleroaren kontzientzia pizten saiatzearekin batera (besteak

beste euskal nazionalismorantz erakartzeko asmotan ; izan ere, esandakoa hutsaren

hurrengoa ez bada ere, kontutan hartu behar da, bestalde, hauteskundeak direla esate

baterako, joku politikoan izugarrizko eragina duela Elizak eta beti espainiar indar

eskuindarrekin lerratu izan dela`), euskal nazionalistek familiaren testuingurura iristeko

ahaleginak ere egingo dituzte gurasoengan, kristau ikuspegitik -abertzalea besterik izan

ezin daitekeena-, irakaskuntza egokiari buruzko irizpidea piztu nahiean . Ugariak dira,

jeltzaleen ustetan, arazo honen inguruan ajolagabekerian erortzen diren gurasoak, are

gehiago guraso horiek euskaldunak direnean . Arazoa benetan larria da : guraso hauek,

14' BUSTINZA, E . (1916) : "Euskaldun abadeak, zain!" (1916/111/8), in ibidem ; 143-144 .

142 "El clero vasco y el Euzkera . Ejemplo y meditación", in Euzkadi, 1916/111/7 .

14' Kizkitzaren hitz hauek egoera -euskal nazionalismoaren ustez- zein den gordinadierazten dute :

"los sacerdotes y religiosos vascos, cegados en su mayoría acaso por el exceso mismo de luz, no solo

dejan al enemigo que ataque, con toda seguridad, ese baluarte de la fe católica, sino que con diligencia

aterradora y suicida, se convierten en mil ocasiones en sus mejores auxiliares" (ARANZADI, E. (1916) :

"Ante todo . . .", Op . cit .) . Jakina, euskal kleroa euskara kristautasunaren kontrako helburuentzako

eragozpen izugarritzat hartzen duten horien konplizea bilakatzen da, konturatzen ez bada ere, eta

Kizkitzaren beldurrak ez dira edonolakoak : ez ote da Elizaren barruan sozialismoa (berriro iraultzaren

mamua) ekarriko duen sinesgogortasuna bultzatzen ari? .

'44 "DUNIXI" (1918) : "La instruction religiosa del euzkeldun", in Euzkadi, 1918/111/22 .

145 Kontutan har, Manterolak azpimarratzen duen bezala, Euskal Herriko klero tradizionalistak,

euskal nazionalismoak Tradizionalismoari izugarrizko kaltea egiten ziola ikustean, jeltzaleen kontra

egingo duela horretarako populazioarengan eragiteko pulpitoak eskaintzen duen indarraz baliatuz .

Gauzak zertxobait aldatu badira ere, ez dira fanatikoak falta euskal nazionalismoari gerra egiteko,

erlijioaren ikurra erabiliz gainera, euskal nazionalismoa denean, hain zuzen, erlijioak Euskal Herrian

duen babes politiko bakarra (MANTEROLA, V . (1915) : Op . cit . .) .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!