26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

178 Euskal Nazŕonalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

belaunaldiek -abertzaleak izango direnak, alegia- egingo dute posible Aberriaren

pizkundea .

Abertzaleak izan beharko luketen eskola hauek, kontrakoa badirudi ere, ez lukete

izaera politikorik izango Aranaren ustez . Kontraesana dirudien honek bere jarraipena

izango du Aranaren ondoren eta konstante bat izango da 1936ko gerra aurreko euskal

nazionalismoaren unibertsoan (salbuespena E .A .E . litzateke), edozein esparrutan

(heziketa, emakumea, ikasle-mugimendua, sindikalgintza, . . .) abertzale izatea -eta izan

behar izatea, ere- politika "partidaria" edota "partidista" delakotik kanpo hartua izango

delarik . Egia da Aranak alderdi politikoa sortuko duela, baina hau politikoa ez (omen) den

helburua lortzeko tresna hutsa litzateke, erlijio mailan kokatu beharreko helburua, hain

zuzen ; abertzale izatearena aurrekoaren ondorio "logikoa" -berez horrekin datorrenabesterik

ez litzateke (gogoratu XX . mendeko hamargarren hamarkadan alderdiaren izen

aldaketa ; oso adierazgarria den "Comunión" hitzak dena esango luke l 'Z ) .

Aurreko lerro hauek sortu beharreko euskal eskola horiei buruz Aranak esplizituki

esaten ez duena argitzea dute helburu . Aranak ez du, momentu bakar batean ere -

aztertzeko aukera izan dugun informazio iturrien arabera-, eskola horiek, erlijioaren gaiari

dagokionez, izan beharko luketeen izaerari buruz inolako azalpenik ematen : eskola

konfesionalak izango al lirateke, laikoak edota akonfesionalak, gurasoek erabaki beharko

al lukete honen ingurukoa, . . .? Inozo moduan jokatzea litzateke, gure uste apalean,

besterik gabe, "ausentzia" hori egiaztatzearekin gure lana amaitutzat emango bagenu .

Aranaren pentsamenduaren ardatz nagusiak ezaguturik, eta erlijioaren gaiak duen

garrantzia zein den jakinik, nahiz eta aparteko ahaleginik ez eskatu, beharrezko deritzogu

euskal eskola horiek izan beharko luketen izaeraz arrazoizko ondorioak azaltzeari .

Dagoeneko jakin badakigu Aranaren abertzaletasuna Jaungoikoari dion

maitasunean oinarritzen dena eta Euzko Alderdi Jeltzalea-ren sorrerak -bere hitzak dira-

Euskal Herria kristautzeko helburuari erantzun diola . Jaungoikoa, arestian genioen

moduan, edozerren gainetik jartzen du Aranak, eta Aberria bera bigarren mailan geratuko

da, Jaungoikoaren borondatea bete dadin edo, zerbitzari gisako funtzioa beteko duelarik .

Nazionalismoa Jaungoikoari zor zaion begirunearengatik sortuko da (beti ere Aranak

dioenaren arabera) eta askapen nazionalak soilik Jaungoikoarengan aurkituko luke bere

arrazoia . Beraz -begi bistako ondorioa litzateke- sortu beharreko eskolak abertzaleak

izateak berez dakar eskola horien izaera konfesionala . Gogora dezagun, bestalde, -

nabarmena bada ere, beste argudio batzuk ematearren- Aranak defendatzen duen lema

("Jaungoiko eta Lege Zarra" lemaren islada hutsa litzatekeena) : Jaungoikoarentzat eta

Aberriarentzat gazte ondo hezituak . Zentzu horretan, belaunaldi berrien esku dagoen

Aberriaren etorkizunak belaunaldi horien heziketa kristaua eskatuko luke ezinbestean,

172 Jakina denez, ez da hau guk egiten dugun interpretazio "beni"-a ; garaiko protagonistak

sarritan jardungo dira ildo horretatik .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!