26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

248 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

Dramático Vasco" izenekoak, hain zuzen-, berna ez den "Teatro Nacional" delakoaren

testuinguruaren filosofiaren barruan, propaganda arma gisa j okatuko du" eta "Euskeltzale

Bazkunak" -hau ere "Juventud Vasca"-k sortutakoa- alderdi jeltzaleko afiliatuak euskara

ikasteko eta zabaltzeko tresna izango da GI ("Euskeltzale Bazkuna", euskarako eskolak

antolatzeaz gain, hemen ikasle potentziala zein den kontutan harturik, guztiz

tnteresgamtzat hotzen dugun beste zerbait ere egingo du : euskerako eskolak

irakasleentzat antolatu G8 ) .

Euzko Gaztediren ihardueraren barruan hezkuntzari bere forma ezberdinetan"

ematen zaion garrantzia ze punturaino den handia antzemateko -eta honekin bukatuko

genituzke erakunde honi eskainitako lerro hauek-, 1919an (hemen eratuko da Euzko

Gaztedi Batza) eta 1920an ospatu asanbladetan hartutako akordioak ikusi besterik ez

dago : besteak beste, euskal emakumeen artean kultura nazionalista bultzatu, helburu

propagandistikodun ikas-elkarteak eta liburutegi ibiltariak sortu, haurtzaroari begira lan

egin eta euskararen alde jardun, militanteentzat ikastaroak eta dotrina nazionalista

zabaltzeko hitzaldiak antolatu, . . . ; 1919ko asanbladan, eta -aurrekoan hartutako erabakien

antzekoetaz gain- eskolak sortzearen alde borrokatu 1920koari dagokionez -hemen ere

formazio nazionalistarena eta emakumearena ditugu gai-izarrak-" .

6.2.- Jaungoikorik gabeko eskolarik ez

Estatu espiniararen markoan, nabarmena izango da liberalismoak arian-arian

hartuko duen indarra ; halaber, ezin da ukatu, gu aztertzen ari garen garai honi

dagokionez, katolizismoak Errestaurazio delakoaren eszenatokia betetzen ez duenik.

Arestian ikusteko aukera izan dugunez, jokuan dagoena Estatu-Nazio espainiarraren

eraikuntza prozesua da -liberalismoak bultzatuko duen prozesua , hain zuzen- eta, tartean

ss Iharduera honen eduki ideologikoaz jabetzeko, antzeztuko zen zenbait lan aipatzearren hona

hemen horietako batzu : Bide Onera, Eztakijanari Irakatsi, Gure erriaren aldez, Alma Vasca, ¿Me

caso?, Euzkadi sin Patria, Gora Jel, Aberrijagatik, edota ezagunak ditugun Sasi Eskola eta Pasa de

Ckimbos (Ibidem . ; 58-63) .

11 "En la Juventud Vasca", in Bizkaitarra, 1910/IX124 .

G3 CAMINO, I . ; ELGUEZABAL, L . : Op . cit . ; 64-65 .

G 9 Hemen ez dugu ezer esan folklore zein kirol arloko iharduerak duen garratziaz . Hor ere

"Juventud Vasca" oso dinamiko agertzen zaigu -gogaratu, esate baterako, Mendigoizaleen

protagonismoa-, eta garbi ikus daitekenez eguneroko bizitzaren azkeneko txokoa ere nazionalismoaz blai

eginda ikusi nahi du euskal nazionalismoaren sektore gazte honek, hezkuntza informalaren esparrua bere

iharduera politikoaren ardatzik nagusienetarikoa bilakatuz .

70 Ibidem . ; 47-5 1 . Lan honetan eranskin gisa Euzko Gaztedik bere historian zehar izan dituen

arautegiak plazaratzen dira eta erakunde horrek hezkuntza arloan egindako lana aztertzeko zein bere

irizpide ideologiko-formatibo nagusiak zeinzuk diren ezagutzeko material ezin hobea delakoan gaude .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!