26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

186 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

amorratuak -"azuŕbaltz edeŕak"- diren irakasleak edota, euskaraz irakatsi eta itxuraz

aberriaren alde lan egiten dutenen artean ere, besteak bezala, areriotzat hartzen dituenak

(gogoan izan Azkueren eskolan gertaturikoa) . Are gehiago, berarentzat penagarria bada

ere, euskaraz ez jakitea bigarren mailako arazoa litzateke Aranaren ustez, hori ez baita,

arestian ikusi legez, -nahiz arantza bat izan- abertzalea izateko eragozpena .

Azken finean arazo honen funtsa, oinarrizko ardatza, abertzale zintzoa izatean

datza, izan ere Euskal Herriak jokuan duen auzirik larriena "pureza de la raza" da eta,

esate baterako, garrantzitsua izanik ere, euskararen etorkizun beltza bigarren mailan

geratuko da ; euskara berpiztu daiteke -"la lengua, siempre que haya una buena gramática

y un biten diccionario, puede restaurarse aunque nadie los hablei 191 , dio Aranak-, baina

arraza, behin galduz gero, ezin da berpiztu, eta arrisku horri aurre egingo dion bakarra

euskal nazionalismoa da, honek duen aberria salbu jartzeko helbururako irakasle

abertzaleak behar-beharrezkoak direlarik, hauen eskuetan egon beharko baitute, Aranak

planteatzen duenaren arabera, etorkizunean -baldin eta aipatu hezkuntza-sistema (eskolasarea,

esango genuke guk) sortzen bada- aberria berpiztuko duten belaunaldi gazteak . Ez

dugu ez, Aranaren ikuspegitik oinarrizkoa den beste zerbait ahaztu : berak buruan duen

irakaslea, nola ez, katolikoa den irakaslea da . Baina, nahiz eta berak behin baino

gehiagotan esan euskaldunak benetako katolikoa izateko bidea abertzaletasunean

aurkituko duela -euskalduna zein kristaua izateak "berez" ekarriko luke abertzalea izatea-,

irakasle katolikoari ere gertatu lekioke, "la parte sana del pueblo euska sano

engañada" 192 -ri gertatzen zaiona, benetako aberria ez ezagutzea eta, alde horretatik,

eragozpena ikusiko luke Aranak ; aldiz, nahikoa litzateke abertzalea den irakaslea

erlijioari dagokion alde hori ziurtatzeko .

Aurreko atalean genioenez, Aranak egindako "zenbaketa" dela eta, gutxi direla

dirudi berak proposatu ereduari ondo egokitzen zaizkion irakasleak ; are gehiago, ikusi

dugunez, oposaketak ateratzeko atzerrira jo behar badute edota bere prestakuntza arrotzak

diren irkaslego eskoletan jaso badute . Zalantzarik gabe, ezin da pentsatu irakaslegoaren

gaiari dagokionez (ezta beste edozein arazoren inguruan ere) Aranak hezkuntza-sistema

espainiarraren egituren aldetik gauza onik espero dezakeenik . Beraz, eta nagusia den bere

jarrera erreaktiboa neurri batean -bederen- gaindituz, bide berriak eraikitzeko

191 ARANA, S . (1894) : "Errores catalanistas", in Bizkaitarra, 1894/X/31

192 ARANA, S . (1895) : "Revista de la Prensa", in Bizkaitarra, 1895/1112 . Artikulu honen bidez

karlismoaren kontra jotzen du Aranak (ezaguna denez Arana "Dios y Fueros" eta "Jaungoikoa eta Lagizaia"

lemen arteko ezberdintasunak azaltzen oso interesaturik dago) eta dioena interesgarria izan daiteke

berarentzat Jaungoikoa/Aberria bikotea bana ezina dela ikusteko : "dentro del carlismo, hay unos que

maldito lo que están educados para Dios j para la Patria, y tales son los que no tienen más Dios ni más

Patria que Don Carlos, . . . ; otros muchos que no tienen su inteligencia bien educada, porque no conocen

a su Patria [nahiz katolikoak izan], y son los que componen la parte sana del pueblo euskariano

engaitada" .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!