26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

32 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

Eskaera horien artean (nazionalismoarentzako baldintza egokitan, jakina),

kulturarenak ere kolokan jar dezake Estatu monolitikoa, eta hau, Estevak dion moduan,

Estatuak garbi asko dakien zerbait da

"Toda idea de diversidad o de particularidad cultural es a la larga

racionalizada como enemiga de la cohesión interna del Estado porque

tiende a desarrollarse como otra identidad" 42 .

Horrela, Estatuak Estatu-nazioarenak ez diren beste kultur ezbendinen

konpetitibitate politikoa indargabetzen du, edota desagertarazten saiatuko da" . Besteak

beste, hezkuntza-sistemaren kontrola da jokuan daukagun elementu garrantzitsuenetariko

bat . Nahitanahiez, gai honek kulturaren maila politikora garama : kulturak iraun nahi badu,

derrigorrez babes politikoaren beharrean aurkituko da, babes politiko horrek, orokorrean

kultur azpiegituraz gain, hezkuntza azpiegitura ziurtatuko baitio . Eta hau da, hain zuzen,

osatzen den katea : kultura/nazioa, nazioa/egitura politikoak, egitura politikoak/hezkuntza

sistema, hezkuntza-sistema/kultura . Beraz, erraz uler daitekeenez, Estatu-Nazioari aurre

egiten dioten nazionalismoentzako derrigorrezkoa suertatuko da hezkuntza-sistema era

batean edo bestean kontrolatu nahi izatea, berak defendatzen duen nazioaren kulturak

hezkuntza-sisteman lekua izan dezan, kultura nazioaren zutabe garrantzitsuenetariko bat

den neurrian .

1 .2 .3 .- Estatua eta hizkuntza "nazionala"

Kulturaren gaiarekin egin dugun eran, hizkuntzarenarekin antzeko irakurketa

egiterik dagoelakoan gaude . Jadanik dakigunez, XIX. mendean -eta Europako

Mendebaldean oso modu zabalduan- nazioak izaera naturala zuela "uste" zen, eta Estatua

42 ESTEVA, C. : Op. cit . . 110 .

43 Egia da kultur ezberdinek topo egiten dutenean -Estatu nazioaskodunen kasu- Estatuak kultur

horien balioa pareka dezakeela, baina guk esango genuke -irakurketa klabe politikoetan eginez geroguztiz

behin behineko moduan egingo lukeela, testuinguru politikoak hala bultzaturik . Hau esatera

garamatzan arrazoia hauxe litzateke : gure ustez -eta behin baino gehiagotan aipatu dugun Estevarekin

bat eginez- Estatuaren azken helburua uniformazioa da, monokulturalismoa, hau batasun ideiaren

garaipen gisa ulertu behar delarik . Horrela, Estatuak kultur ezberdinen arteko harremana ontzat hartzen

badu, Estatuaren kulturaruntz doan integratze prozesua bideratzen duelako da .

Orokorrean esango genuke Estatu-Nazioa bezala -edota, testuinguru politikoak eraginda, Estatu

nazioaskodun moduan- aurkezten zaigun Estatuaren barruan dauden nazioen eskubideek ez dutela bat

egiten Estatuaren menperatze helburu nahiekin . Azken finean argitu beharko genuke noiz hitzegiten den

Estatu nazioaskodunetaz, kontzeptu honek sakoneko azterketa ilundu ez dezan : a) Estaturik gabeko

nazionalismoek Estatu-Nazioarekin bat egiten ez duten nazioen presentzia aldarrikatzen dutenean, Estatu

horrek beste nazio batzuk integratzen dituela adieraziz; b) Estatuak, testuinguru historikoak bultzatuta

(askotan beste nazionalismoen eraginez) nazio aniztasunaren errealitatea onartzen duenean - armonikoa

den neurrian, noski-, hain zuzen Estatuaren beraren egitura arriskuan ikusten duenean . Edonola ere, esan

behar da ez direla gutxi beraien helburuen muga ofizialki haintzat hartzen den Estatu nazioaskodunaren

markoan kokatzen duten mugimendu nazionalistak .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!