26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren 299

jarraitzen du eta beste lurraldeak ere tratamendu berbera lortzen saiatuko dira, euskal

nazionalismoaren txalo eta animoak jasoko dituztelarik) . Salatuko da, zentzu horretan,

irakasleak indarrean dagoen legeaz -eta, dagoen saltsa kontutan harturik (farregurea

besterik ematen ez duen "inapreciable 'trouvaille'", Landetaren hitzetan) komeni zaion

neurrian bakarrik- baliatu nahi izatea, eta beraien arazo korporatiboen erantzunkizuna

euskal erakundeei leporatu nahi izatea . Irakaslegoak Estatu eta euskal erakundeen arteko

ituna -azkeneko hauek errespetatu ez omen duten ituna, alegia- aipatzen du behin eta

berriro ; Landetak, aldiz, inolako itunik ez dagoela dio, lege eta arau zorabio hori soilik

eta halako egoeraren aurrean euskal erakundeek ez dute behar baino gehiago ordaindu

beharrik (kupoa negoziatzeko garaian lotzen da ala ez, hori da kontua) . Gainera, itun

batean alde guztiak dute zer eman eta zer hartu, zentzu horretan egungo desorekak

eskuzabal izateko arrazoirik emango ez lukeelarik'"

Bestalde, euskal erakundeen zikoizkeria -iraina izateaz gain- gezur galanta

litzateke eta irakaslego elkarteek ez lukete batere fin jokatuko alde horretatik . Txalotu

egiten dute Estatua eta oinarrizko irakaskuntzaren ordainketaz arduratzen denetik dena

ondo omen doa . Landetaren ustez hau ez omen da egia ; guztiz alderantziz gertatzen dela

dio eta Estatuaren aldeko adierazpenek -eta, neurri hortan, euskal erakundeen kontrakoak

ere- interes ilunak -edo ez hain ilunak- ezkutatzea besterik ez lukete egingo . Eta frogak

ematen saiatuko da. Estatuak dituen Irakaskuntza Publikoko aurrekontuak aztertuz gero

ikus daiteke, irakaslegoari eta oinarrizko eskoletako materialari dagokienez, 28 miloi

inguru gastatzen dituela; baina aldi berean ; kontzeptu horiek direla eta, udaletatik 25

miloi inguru kobratzen ditu . Beraz, Estatuak soilik hiru miloi gastatuko lituzke oinarrizko

irakaskuntzan . Ez dirudi baba dariola jartzeko modukoa denik ; konparatu besterik ez

legoke Bilbo bezalako hiri bateko udalak gastatutakoarekin : urte berean, 1913an alegia,

miloi erdia . Hau berez adierazgarria baldin bada ere, egoera nabarmenago agertuko da

Estatuak Bilbon gastatutakoa ikusiz gero : urte guztian 145 . 808,91 pezta ; baina kontutan

hartzen bada Bilboko udalak 130 .000 pezta inguru ordaindu diola Estatuari oinarrizko

irakaskuntzako gastu horiei aurre egiteko, ikus daiteke Estatuak 16 .000 pezta bakarrik

gastatu dituela Bilbon . Non geratzen da, beraz, irakasle elkarteek lau haizetara zabaldu

Estatuaren eskuzabaltasuna eta non euskal erakundeen zikoizkeria ; fikzioa eta gezurra

besterik ez, Don Higinioren eritziz' -oa

Aipatu adibidea nabarmena bada ere, ez dira antzekoak faltako irakasleek

diotenaren kontra, ikus daitekeelarik arazo honek ze kalte ekonomiko sortzen dituen .

Esate baterako, herri txikietan gertatu izanda -gertatzen da- udalak Estatuari dagokiona

ordaindu izana baina Estatuak eskolak itxita edukitzea ; hau da, irakasleak izateagatik

-03 LANDETA, E . (1914) : "¡Las retribuciones!, in La Tarde, 1914/VII/23 .

20' LANDETA, E . (1914) : "De Instrucción Pública local . Lo que ha gastado Bilbao en primera

enseñanza el año 1913", in La Tarde, 1914/VIII/1 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!