26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

ikusten : bata, besterik gabe Aranaren pentsamendua aztertu eta , hemendik abiaturik,

hezkuntzaren gaiak ze nolako kokagunea izan dezakeen ikusten saiatzea ; bestea,

lehenengo zatian ikuspegi teoriko zein historikotik egin azterketan oinarrituz, Aranaren

pentsamenduan hezkuntzari buruzko halako ikuspegi nazioanalarik antzeman ote

daitekeen analizatzea . Bi irizpide hauetatik abiatuz, eskuartean darabilgun gaia ze

neurritaraino ez ote den iritsi gintezke ikustera ez ote den euskal nazionalismoaren

ideologian guztiz marginala izango eta, bestalde, balizko euskal hezkuntza-sistema

nazionalerako oinarriak jarriko ote diren ikustera iritsi gintezke . Zentzu honetan,

hezkuntza-sistema espainairraren aurkako erasoak izango dira nagusi Aranaren

planteamenduetan, bai ideologia liberala dela bai eskola espainiarrak duen espainolizatze

helburua dela, euskal identitate nazioanala itotzen duen neurri berean ; testuinguru

honetan, bereziki azpimarratu behar da irakaslegoari zuzendu erasoa, euskal aberriaren

etsaitzat hartua izango delarik Ikuspegi hauek erreaktiboak izango dira zeharo, eta jarrera

kritiko hori Aranari garaiko irakaskuntza arazoetaz , ohartzeko baliogarria izango zaio .

Hala ere, eraso hauen maila gaindituz, Aranak euskal eskolaren aukera mahai gainean

jarriko du, beti ere duen ikuspegi ideologikoaren itzalpean ; hots, euskal eskolaz hitz

egingo du, baita ere euskal curriculum, euskal irakaslego, etab . luze bati buruz. Ez dugu

uste, dena den, bere adierazpenak bestelakoak izan arren, euskal hezkuntza-sistema

nazionalerantz zuzendurik dauden planteamenduak direnik; aldiz, egindako kritikaren

arabera, nolabaiteko irtenbide partzialak eskaintzearen maila ez duela gainditzen

pentsatzen dugu eta benetean hezkuntzaren garrantziaz jabetuko ote denaren "zalantza"

dugu .

Euskal nazionalismoaren lehenengo garaiaren inguruko azterketa ezingo da

amaitutzat jo, etorkizunari begira funtsezkoak izango diren -nahiz eta ikuspegi

ideologikotik urte hauetan Aranari itzal handirik egin ez- jeltzale moderatuen irizpideei

so egin ezean . "Maximalismoak" alboratuz, Aranaren gordintasunik izango ez duen beste

ikuspegi bat da aurez aurre aurkituko duguna, bertan pragmatismoa eta euskal

nazionalismoaren zutabe idoelogiko batzuk uztartu nahi izango direlarik, beti ere

hezkuntza-sistemaren aldaketa, eta inondik inora euskal hezkuntza-sistemaren eraikuntza,

helburu izanik . Testuinguru honetan, bereziki euskara eta euskal irakaslegoari dagokienez,

irizpide pedagogikoak nagusituko dira irakaskuntza euskal nortasunaren ezaugarri

berezietara egokitzeko asmoz, beti ere orokorra -espainiarra- izango den hezkuntzasistemaren

adar gisa .

Orain artekoa, errealitatean eragiteko aukerak oso eskasak eta -demagun- maila

ideologikoa gainditzea ia ezinezkoa izanik, sorrerarekin letorkeen nolabaiteko

ahuldadetzat hartuz, guru lanaren hirugarren ardatza ondorengo urteetan, garai honetan

euskal nazionalismoa indartuko dela jakinik, hezkuntza arloko planteamenduak aberastu

eta balizko euskal hezkuntza-sistemaren muga ezagunak gainditzen direnentz aztertzea

izango da . Hipotesi gisa, pentsa litekeena da behin euskal nazionalismoak gizartean neurri

bateko hedakuntza lortu ondoren, proiektu zehatzen bat aurreikusteko gai izan zitekeena .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!