26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jeltzaleak eta irakaskuntzaren arazoa Aranaren ondoren 279

nagusia, horrela Estatu-nazio espainiarraren eraikuntzan funtsezko arma dela -eta izan

nahi duela- erakutsiko duelarik. Behin baino gehiagotan joko du irakaslegoak

Gobernuaren atea laguntza eske ; itxuraz interes korporatiboak bultzaturik baina aldi

berean -eta hau da guk azpimarratu nahi duguna- mezu ideologiko nabarmena isladatuz .

Esate baterako, Bizkaiko "Asocición provincial del Magisterio" delakoak - "Asociacion

nacional"-aren bidez- eskari garbia luzatuko dio Estatuari 1906an kontzertu ekonomikoak

berritzeko garaian : kontzertua berritzen baldin bada, eta hor oinarrizko irakaskuntzari

buruzko ordainketa sistema sartuz gero, euskal diputazioek, eta ez udalek, arduratu

beharko lukete irakaslegoaren ordainketaz "en forma análoga á la que el Estado emplea

en el resto de la Nación" ; diputazioek -eta kontzertuan hau horrela azaltzea eskatuko duirakasleen

eskubideak bermatzeko derrigorrezko betebeharra izango lukete, irakasle

hauek Espainiako beste gainontzeko irakasleek dituzten "todos los beneficios que las

disposiciones vigentes y las que se dicten en los sucesivo concedan al Magisterio público

de primera enseñanza" izan ditzaten ; hau da, nazioa bat izanik -Espainia- ezin da

irakasleen arteko bereizketarik egin eta, alde horretatik, Euskal Herrian diharduten

irakasleek beste "provincias españolas"-etako irakasleek dituzten eskubideak izan

beharko lituzkete . Arazo korporatibo hutsa? ; ez dugu uste :

"Que la organización de la primera enseñanza pública en las

Provincias Vascongadas y Navarra, el nombramiento de sus maestros, las

dependencias de éstos con respecto á las autoridades y cuanto se refiera

á la vida oficial se rijan siempre por las mismas disposiciones que estén

en vigor en las otras provincias del reino, puesto que el Magisterio de las

primeras no es más que una parte de la entidad «Magisterio

Español»"`

Abiapuntua bat izanda ere -ekonomikoa, alegia-, irakaslegoak planteatzen duena

haruntzago iristen dela esango genuke -begien bistako da- : Euskal Herrian diharduen

irakaslegoa espainiarra den enborraren adarra besterik ez da eta, ondorioz, uniformizazioa

ezaugarri nagusitzat izango duen irakaskuntzaren antolaketa ezinbestekoa . Euskalduna-k

euskal diputazioei zein udalei deia luzatuko die irakaslegoaren helburu horien aurka

jotzeko eta Euskal Herrian errealitate berri bat eraikitzeko lan egin dezaten . Horretarako,

hezkuntz-sistemaren egitura zein den jakinik, unibertsitate autonomia ezinbestekoa

izango da; baina argi dezagun -eta zera ezagun bat errepikatzen zaigula hemen ikusiko

dugu- ez dela Euskal Herriak oraindik ez duen unibertsitateari buruzko inolako aipamenik

egingo -nahiz eta horretarako unibertsitatea izatea ezinbesteko baldintza izan- . Hori

izango litzateke bidea, deszentralizazio administratiboa, zentzu politikoan, gauzatzea

oraingoz ez baita posible ikusten, autonomi gradu altuagoa eskuratu ahal izateko :

oposaketak Euskal Herrian egingo lirateke, eta ez Valladolid-en -ezta ere Zaragozan,

nahiz eta honi buruz askotan ez jardun (ezaguna den ukitu "bizkaitarra", alegia)- ;

hezkuntza-egitura bera kolokan jarri gabe, aipatu irakaslegoak sendoa ikusi nahi duena

"' "La Asamblea de los maestros", in Euskalduna, 1906NII/28 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!