26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

264 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

egoera honek izan ditzakeen ondorio guztiekin (ikusi besterik ez dago zer gertatuko den

Estatuko beste lurraldeetan)`'' .

Jarrera porrokatua da jeltzaleek txalotu, eskatu eta bultzatuko dutena eta eskola

laikoari ateak ireki liezazkiokeen edozer (berdin da zirrikitu bat besterik ez bada ere)

erasotu beharko da . Zentzu horretan ulertu behar da Euzkadi-k eskola laikoaren aurkako

edozein adierazpen sutsu argitaratzeko hartuko duen erabakia ; ez du ajola euskal

nazionalismoaren eskutik egindako adierazpenak ez baldin badira . Are gehiago ; horrela

izanda, eta kongregazio batenak badira hobe, jeltzaleen diskurtsoaren ezaugarri nagusia

geratuko litzateke agerian : alderdikerietan ez erortzearena (gogoratu alderdi jeltzalearen

izen aldaketa honekin lotuta dagoela erabat) . Non, Elizaren barruan ez bada, aurkitu

euskal nazionalismoaren mezu ideologikoa arrazoiez beteko duten ereduak ; horra hor,

esate baterako "Maria Inmaculada y San Luis Gonzaga" kongregazioak (kongregazio

porrokatua antzeman daitekeenez) eginiko adierazpenak eskola laikoaren aldeko ekitaldi

bat dela eta : katolikoen sentimenduak erasotzen dituen ekitaldia, ekitaldi lotsagarria,

onartezina . Eskola laikoaren alde egotea, besterik gabe, katolikoak inozotzat hartzea

litzateke ; katolikoek hitzez eta ekintzez erantzungo diote fedearen kontrako erasoari, ezin

baitute horrelako krime sozialik onartu; isiltasuna konplizitatea besterik ez da

(koldarkeria agian) -eta zer esan horrelako proiektuari laguntza eskaintzen dioten

horietaz?-" . Fedeak ez du, beraz, alderdikerietan ibiltzeko jokurik onartuko eta

katolikoen aldetik jarrera tinkoa eskatuko du ; euskal nazionalismoak egingo duena hain

zuzen : katolizismoaren alde egin -hori da bere helburu nagusia- eta arerioari, eskola

laikoari kasu honetan, gogor eraso .

Baina eskola laikoaren arriskuak, euskal nazionalismoaren ikuspegitik, badu

detektatu eta salatu behar den sorburu politikoa . Aztertzen ari garen arazoaren alde

honek, gure eritziz, aparteko garrantzia du ; izan ere, eskuin politikoaren testuinguru

orokorrean, antzeman baidaiteke euskal nazionalismoa beste indar politikoengandik

bereizten duen ezaugarri ideologiko funtsezkoa dagoela jokuan . Eskuinak, lehenago

aipatu dugun legez, irakaskuntza askatasunaren printzipioa defendatuko du Estatuak

ezarri nahi duen monopolioari aurre egiteko, eta alde horretatik -oinarrizkoa den beste

zerbait gehitu ezean- jeltzaleen planteamenduak espainiar eskuinarenak bezalakoxeak

dira . Baina badago -eta nabarmentzekoa dela uste dugu- azkeneko hauek kontutan

hartzen ez duten eta euskal nazionalismoaren aldetik egiten den irakurketa politikoa :

laizismoaren arriskuak lege testuinguruan aurkitzen du bere izan ala ez izanaren arrazoia ;

127 Halere, neurri horrek izango luke beste alde onik; apaizak euskaraz badakitenez, dotrina

euskaraz irakasteko beharrari erantzuteko modua aurkituko litzateke, era horretan euskaldunak diren

haurrek, orain arte gertatzen ez den bezala, dotrina kristaua ikasiko dutelarik -euskarari egingo

litzaiokeen mesedea ahaztu gabe ere- (ibidem) .

` "La escuela laica en Bilbao . Protesta de la Congregación de Maria Inmaculada y San Luis

Gonzaga", in Euzkadi, 1914/VI/21 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!