26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehenengo euskal nazionalismoa 179

euskal eskolek eskola espainiarrak sortu erlijio inguruko kalteengandik ihes egingo

luketelarik, liberalismoak duen kiratsa uxatuz eta erlijioaren defentsagune sutsua izanik .

Azkenik, bukatzeko, esango genuke -interpretazio honen ildotik- euskal eskolak Aranak

"euzkotarren" hezkuntza arloko espazio "natural" gisa aurkezten dituen heinean, oso ondo

egokituko litzaizkiokeela "euzkotarrak" "berez" duen erliiotasunera ; "berez" fededuna

denarentzat leku aproposa lirateke sortu beharreko euskal eskola kristauak .

4 .5 .3 .- Eskola berna eta euskara

Kristauak izateaz gain, euskal eskola hauek beste edozein eskola motagandik

bereiztuko lituzketen ezaugarri berezi batzuk ere izan beharko lituzkete . Lehenik eta

behin, nahiz eta gero zehaztuko dugun hainbat ñabardura garrantzi handikoa izan, eskola

hauetan euskarak izango lukeen presentzia nagusia nabarmendu beharko litzateke . Ez

dakienari euskara irakasteaz gain 13 , Aranak buruan dituen euskal eskolek euskaraz izan

beharko lukeen irakaskuntzaren erronkari erantzun beharko liokete ; zentzu horretan,

oinarrizko baldintza zein baliabideak eraikitzeko premia azpimarratuko du, ez baitira

euskara jakite hutsarekin irakaskuntza euskaldunak -euskaraz beharko lukeen

irakaskuntzak alegia - ezartzen dituen beharrak asetzen : "tener en euzkera todo :

gramática, libros de lectura, aritmética, geografía, historia, etc" 174, esango dio Aranak

Aranzadiri eskola horien fisonomia zehaztu nahiean, ez du uste eta, esate baterako,

euskara irakasteko katedren irtenbidea ("para enesri`ar el euskera, no en euskera") oso

egokia denik. Eta ez da oso bide egokia ("resultan poco prácticas", dio) erabilgarritasunik

ez duen hizkuntza ikastea luxua baita Aranaren iritziz (euskara bigarren mailan

geratukoda irakaskuntzarako baliagarria dela frogatzen ez badu) . Adierazpen hauek

mende hasieran eginak baldin badira ere, dagoeneko Azkuek "Euskal Ikastetsea" sortu

zuenean -Aranak eredutzat aurkezten duena ("una escuela verdaderamente patria", dio)bere

pareten artean euskara besterik entzun ez izatea txalotu zuen, ondoko ametsa

azalduko zuelarik : "¡Quién nos diera poder establecer en Bizkaya colegios donde se

enseñasen en Euskera, las letras y ciencias más necesarias, desde el alfabeto hasta la

Historia y la Geometría!i L75 .

Ezaguna denez, euskara Aranaren ardatz ideologiko nagusienetarikoa da eta bere

helburu politikoen artean bere ofizialtasunarena azpimarratu beharko litzateke, honek

irakaskuntzaren arloan dituen ondorioekin . Halere, dioguna hala izanik baina erretolika

ideologikoengandik aldenduz, hizkuntzaren gai hau bere parametro egokietan kokatu

beharko litzatekeelakoan gaude . Euskara euskal nazioaren ezaugarririk

garrantzitsuenetarikoa da Aranaren ustez, behin baino gehiagotan dioenez, euskal

173 Ikusiko dugunez, nahi horrek baditu bere "mugak" .

174 ARANA, S . (1901) : "Carta a Engracio Aranzadi " : Op. cit ., 2396 .

175 ARANA, S . (1894) : "Joya bizkaina", in Bizkaitarra, 1894/VIII/31 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!