26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

166 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-/923)

Halere, esandakoa kontutan harturik, Campionek, Estatu liberalaren erasoa

salatzeaz gain, "barne-etsaiaren" arazoa nabarmenduko du . Kasu honetan, oraintxe ikusi

dugunez, ez luke bakarrik kanpokoak ez diren irakasleen deseuskalduntzearen jarrera

azpimarratuko; hurbileko erakundeek -udalek, alegia- eta euskal gurasoek zer esan

izugarria izango lukete, hauek eskatuko baitiete irakasleei beraien seme-alabak diziplina

gogorraren barruan eduki ditzaten . Zentzu horretan, Campionek berak aurkezten duen

adibide hau adierazgarria izan daiteke (Iturengo udalaz ari da) :

"Este Ayuntamiento, Junta local y padres de familia, han

recomendado siempre á los maestros que nno permitan nunca que sus

discípulos hablen el vascuence dentro ni filera de la escuela, pues

desengañados estamos que lo que necesitan los jóvenes es saber castellano,

idioma universal de España y América, que es donde los hijos de este

pueblo han de desenvolverse en el estudio de sus carreras y profesiones i1 i0 .

Arazoa, ikus daitekeenez, nahiko korapilatsua da ; alde batetik ezin da ukatu Estatu

liberalaren jarrera uniformizatzailea arazoaren ardatz nagusia denik, horretarako

hezkuntza-sistemaz baliatuko delarik (Frantziako eredu jakobinoari jarraituz) ; bestalde,

irakaslea -kanpokoa ala bertakoa izan berdin da-, hezkuntza-sistema horren egituraren

barruan dagoen heinean, Estatuaren funtzionaria den neurrian, euskal nortasunaren aurka

aurrez-aurre borrokatzen duen morroia litzateke, Estatuaren morroia, hain zuzen ; baina,

bestalde -eta hau ez litzateke alde batera uzteko analisia-, irakasleak testuinguru hurbileko

eragina jaso eta inguruko eskaerei erantzuko die ere . Eskaera hauek ze neurritaraino izan

daitezkeen norberaren nortasunaren aurkakoak erakusteko, esate baterako, Campionek

Aranak o ' salatu adibide baten berri emango du : Busturiako irakaslea ("euskaldun de raza

y lengua") eskola barruan zein eskolatik kanpo euskaraz hitz egiten dutelako, ikasleei

ezartzen dizkien zigorrengatik salatua izango da ; aitzakia gisa, "Junta Provincial de

Instrucción Pública" delakoaren kargu hartzearen aurrean, irakaleak haurren gurasoek

emandako aginduetan oinarrituko du bere defentsa .

Zein da, bere gordintasun osoan hemen isladatze den arazoa? . Berriro Gellner-en

ereduari helduz, esango genuke -orain Euskal Herriak bizi duen egoera zehatzari

dagokionez- euskal gizartearen modernizatze prozesuak zein Estatu-Nazio espainiarraren

eraikuntzarenak sortuko luketeen fenomenoaren aurrean gaudela . Testuinguru honetan

kultur heterogeneotasuna oztopotzat hartua izango da -marko sozial berrira egokitu

beharrak eraginda-, baita -eta zentzu horretan ez bakarrik (honen ondorioa litzateke)

burgesiaren zein Estatu-Nazioaren eraikuntza beharrari erantzuteko- beraien kultur

130 Ibidem ; 177 .

131 Aranak egin proposamenari esker debekatu zuen Bizkaiko "Junta de Instrucción Pública"

delakoak eraztuna zein "tablilla"-ren erabilpena . Juntak emandakoaren aginduaren berri izateko, ikus

Euskalduna,1902/11/23 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!