26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

380 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

"para el Estado, los vascos no existimos más que en la historia,

mucho menos existen nuestra nacionalidad y lengua, que se halla

totalmente proscrita de los centros de segunda ensei anza" asa

Begi aurrean izan dugun kritika gogorrena dela kontutan hartuta, deigarri

suertatzen da nola Eleizaldek egoera irauliko lukeen ezer ez proposatzea ; arazoak dituen

ikasle euskaldunari irtenbideren bat eskaini soilik -erdaldunak ez du nonbait arazorik, ez

euskararekin ezta euskal naziotasunarekin ere-, berak botatakoari aurkako ispilurik bilatu

gabe . Gure ustez hau ezaguna den errealitatearen islada besterik ezin daiteke izan, eta

alde horretatik adierazgarria da Eleizaldek berak bigarren irakaskuntzako irakaslegoari

buruz esandakoa ; oinarrizko irakaskuntzan nabarmena den arren, eta hemen falta ez

badira ére, aldiz ezin da esan bigarren irakaskuntzako irakaslegoa "antivasquiste" denik .

Izan ere, bigarren irakaskuntzak ospe handia du, ospe handia izango duten bezala

institutuetako irakasleek, euskal hirietako bizitza sozial eta intelektualean (Eleizalde bera

izango litzateke adibide hona)aktiboki parte hartuko dutenak Kontua da ospe on honek

zerbaiti erantzungo diola . Zentzu honetan, gure ustez, euskal nazionalismoaren klaseaurpegiari

begiratu beharko genioke eskuartean dugun arazo honi erantzuna bilatu

nahiean . Institutuen izen ona bigarren irakaskuntzara iristen diren ikasleen beharrei egoki

erantzuten dieten mailan bakarrik uler daiteke . Alde horretatik, euskal nazionalismoak

eliteen formazioaren eremu honetan arazo sakonik ez duela antzematen esango genuke,

euskara eta euskal nazioaren ingurukoak erretolika ideologikoaren zokora baztertuz . Edo

beste modu batean esanda, eta erreferentzia adierazgarria izan daitekeen hizkuntzaren

arloan kokaturik, bigarren irakaskuntzari buruz jeltzaleek erakutsi kezka ezak

berrindartuko luke behin edo behin aipatu dugun gaia : ez dago inolako kontraesanik -ez

da behintzat azalarazten den zerbait- alde batetik erabiltzen den diskurtso ideologiko eta

bestetik egiten den, edo burgesia jeltzaleak egiten duen, euskararen erabilpen zuzenaren

artean, euskara kultur-hizkuntza ez izatearen "arazoak" aparteko buru hausterik sortuko

ez diolarik euskal nazionalismoari .

6 .4 .5 .2 .- Euskal unibertsitatearen premia larria

Unibertsitateari buruz hitz egiterakoan egoera berdinean aurkitzen garenik ezin

dugu esan baina, edozein eran, garai honetan unibertsitatearen gaiak euskal nazionalisten

diskurtsoaren barruan duen presentzia dagokion lekuan kokatu beharrean dagoelakoan

gaude, neurriz kanpoko irakurketa behartuak baztertuz . Aurrez-aurre aurkituko dugun

egoera gutxiesteko arrazoirik ez dago, baino ezin dugu begien bistatik galdu lan honen

ardatz nagusia, hots, jeltzaleen planteamenduetan euskal hezkuntza-sistema nazionalaren

formulaziorik ba ote dagoen antzematen saiatzea, eta alde horretatik, atal honi

dagokionez, unibertsitateari eman garrantzia aztertzea .

'84 Ibidem ; 29 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!