26.08.2013 Views

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923) - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

400 Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza (1895-1923)

aurrean aurkitu . Unibertsitatearena arazo nazionaltzat hartua izango da, baina

erreibindikatuko den euskal unibertsitatea, unibertsitatea Euskal Herrian sortzea besterik

ez litzateke izango eta, alde horretatik, unibertsitate espainiarraren adarra .

Azaldu behar dugu garai honetako jeltzaleek hezkuntza-sistema formalizatzeko

kezka adieraziko dutela ; hala ere, irakaslegoaren zein onarrizko irakaskuntzaren egoera

tamalgarriak eraginda, sistema artikulatu posiblearen asmoak beraien eskuetatik ihes

egingo duela ikusi ahal izango da. Zentzu honetan, nahiz eta askotan euskal hezkuntzasistemaren

premia azpimarratu, euskal nazionalismoak lehenengo irakaskuntzara

mugatuko litzatekeen eskola-sistema diseinatzera bideratuko ditu ia ahalegin guztiak .

Lehentasunen aldetik, bestalde, jelatzaleengan aldaketa bat dagoela ikus daiteke : aberriaz

hitz egin baino aberrigintzan sartu nahi izango dute buru belarri, goi mailako eztabaida

ideologikoak alboratuz, eta horretarako, bestea beste, funtsezkoa litzatekeen eskola eraiki .

Eskola hori helburu izango lukeen ibilbideak garaiko eskolaren diagnosian izango

luke abiapuntua . Hala, hezkuntza-sistema espainiarrak Euskal Herriari iruzur egingo diola

ikusiko du euskal nazionalismoak, irakaslegoarekin gertatu bezala . Izan ere Estatuak

irakaskuntzaren erabateko kontrola izango du, eta ezarri monopolioak Euskal Herriak

dituen hezkuntza arloko beharrak asetzea eragotziko du, euskal nazioaren biziraupena ere

arrisku larrian jainko duen neurri berean . Hau da, gizabanakoak euskal nazioaren parte

baldin badira, zuzenean berak dituen beharrei erantzuteaz gain, bere formazioak helburu

nazionalekin bat egin behar izango du, guzti hau balizko jantzi apolitikoaz apaindurik

azaldu nahi izango delarik; izan ere, planteamendu ideologikoen gainetik, jeltzaleen ustez,

euskal populazioak dituen hezkuntza, hizkuntza zein kultura arloko beharrei erantzun

behar zaie .

Estatuak ezarri eskola egoeraren aurrean, oinarrizko irakaskuntzaren arazoak

heziketa nazionalaren formulapean aurkituko du irtenbidea, euskal eskolaren bidez

gauzatuko litzatekeena . Edozein eran, ezin da esan euskal nazionalismoak euskal eskola

izan daitekeenaren ikuspegi finkorik edota eredu argirik duenik, euskal eskolaz ari denean

zertaz ari ote den ohartzea zaila suertatzen baita . Hots, euskal eskola kontzeptuak Euskal

Herriko edozein eskolaz hitz egiteko balio izango du -irakaskuntza formaletik at geratzen

diren euskarazko eskolei buruz hitz egiten ez denean- ; irakaskuntza euskaraz -edota

euskararen irakaskuntza, besterik gabe- eskaintzen duten eskoletaz aritzeko edota euskal

erakundeen esku dauden edota egongo liratekeen eskolei buruz jarduteko ere . Ikastola

hitza erabiltzen denean ere gauzak ez dira asko argituko, zenbaitetan "escuela" hitzaren

itzulpen hutsa besterik ez baita, eta aldaketa terminologikoak ez du berez ezer berezirik

adierazten dela pentsatzeko arrazoi nahikorik emango .

Nahasketa terminologiko zein kontzeptual honek jeltzaleek garai honetan plazaratu

alternatibetan izango du bere islada eta, alde horretatik, ezin dugu esan euskal

nazionalismoaren baitan pentsamendu zein proposamen corpus amankomunik dagoenik,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!